Ekonomia Solidariko jardunaldiak
Ekonomia solidarioaren, autogestioaren eta kooperatibismoaren jardunaldiak izan genituen Huhezi fakultatean bi egunez, martxoaren 6 eta 7an, Lanki eta Mundukideren eskutik.. Askotarako eman zuen izandako gonbidatu guztiei esker. Hemen doa mintegietan adierazi zenaren ilustrazio esanguratsua:
- José Luis Coraggio: La otra economía. Potencialidades y retos.
“ Indigenismotik ikasi behar dugu, Mendebaldeko mundu ekonomikoan”
- Paul Singer: La promoción de la economía solidaria desde el Estado. La experiencia brasileña.
“ Ekonomia Solidarioa ez da pobreentzako ekonomia modua bakarrik. Xede ideologikoa gizarte guztia aldatzea da. Horretarako, modelo ekonomikoa arazo eta kojuntura sozialetara egokitu behar da; ekonomia ez baita merkatua bakarrik”
-Marie Bouchard: La innovación social y la economía social. Perspectiva de Québec.
“Maila lokalean baino ezin da ekin, maila globalean eragiteko”.
-Adrian Zelaia - Jon Sarasua: La dimensión autogestionaria en
“ Transformazio soziala bilatzen dugu, konpromiso soziala; aktibitate enpresariletik haratago doa. Barne garapena nahi da ezeren gainetik”.
-Luis Razeto: La economía de la solidaridad en América Latina: teoría y praxis.
“Ekonomia Estatala/Publikoa ez da Ekonomia Solidarioaren etsaia, Elkar bizi behar dute”
- José Gómez: La economía solidaria en el Estado Español y en Europa
“ Ekonomia Solidarioak praktika solidario, parte hartzekoa, humanista eta irabazi asmorik gabeko aizan behar du. Pertsonak dira ekintzaren zentro eta gizabanakoaren garapen integrala bilatzen da, ekonomiaren helburu bezala. Halere, nahiz eta kontradikzioa iruditu, merkatuan egon behar dugu.”
-Natalia Quiroga: La economía feminista y la economía social
“Genero ezberdintasuna Ekonomia Solidarioaren lehen oztopoa”.
“ Ekonomia Solidarioa konpatiblea izan daiteke Kapitalismoaren Ekonomiarekin, betiere bigarren hau ez bada hegemonikoa eta ez baldin badu bizi ekonomiko gizatarrena oztopatzen”
Iruzkinak
Utzi iruzkina: