HUHEZINEMA

indioilar_sintetikoa 1456147858516 InDiOiLaR_SinTeTiKoA | 2008-05-13 19:42

Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko komunikazioko 4.mailako ikasleak izan dira “Huhezinema” laburmetrai eta dokumentalen jaialdiko lehenengo edizioa martxan jarri dutenak. Baina jaialdia ez da laburmetrai maratoiaren emanaldira mugatu. Joan den aste osoan zehar jardunaldi eta mintegi gehiago antolatu baitituzte. Horietatik nabarmentzekoa, Aizpea Goenagarena “aktoreen zuzendaritzaren gainean”.

Maisutasunezko klaseaz gain oso dinamikoa izan zen, bertaratu zirenak ere, oso modu dinamikoak, parte-hartzera gonbidatu baitzituen. Kasting zuzendari baten paperean eta film baterako hautagai den aktore baten rolean. “Aktore batengandik zer atera nahi duzun izan behar duzu argi kasting bat egitean”. Aktore hautagaiari konfiantza eta hurbiltasuna ematea zein garrantzitsua den nabarmendu zuen. “Bere mundu emozionaleko zerbait aterarazi behar duzu, memoria emozionaletik askoz gehiago atera dezakezulako” argitu zuen, “Zeru horiek” zuzendu berri duen aktore eta zuzendariak. Bere mundu pertsonalera heltzea omen da gakoa.

Behin aktorea aukeratuta, entseguetan egoera erraletan jarri behar zaio aktoreari, heldu nahi den fikziozko egoerara heltzeko. Horrela bakarrik lortuko dugu testua organikoa izatea, eta ez irakurritakoa bezala. “Testua zurea egitea da naturaltasunaren gakoa”

Inprobizazioari, berriz, hasieran tokirik utzi behar ez zaiola nabarmendu zuen eta bat-batekotasunaren abilezia denborak ematen duela nabarmendu zuen.

Bestetik, errodajeetan enpatia autoritarioa erakutsi behar dela esan zuen, “aktoreak beti egoten direlako deskontzertatuta bezala”.

aizpea_goenaga Aizpea Goenaga, zuzendari eta aktorea


Utzi iruzkina: