Iritsi da azken eguna eta agurtzeko garaia. Maletak egin, guztia garbitu eta balorazio asanblada bat egin eman diogu amaiera aurtengo ibiltariari. Sekulako egunak igaro ditugu elkarrekin, oso gustora ibili gara eta giro paregabea egon da guztion artean. Horrela eta konturatu gabe pasa zaizkigu 12 egunak. Leku ederrak ezagutu ditugu egindako 54 km hauetan, ekintza ezberdinak egin, barre pila, harreman sakonak sortu dira eta sortutako kantak dioen bezala "beti euskara izan da geure giltza!" MILA MILA ESKER GUZTIOI; GAZTE, BEGIRALE, SUKALDARI, KOORDI, PRAKTIKARI ETA BISITA!!!! AUPA ZUEK!...
Azken egunean, Zumaia express egin genuen goizean. 6 taldetan banaturik, etapa eta proba ezberdinak egin genituen Zumaian zehar, ... 6 bigotedunekin argazkia atera, Zumaiko traineruen abestia lortu, monumentu eta iturriak bilatu, patatak zuritu, hondartzan galdera umelak, berakatsa jan,... Arratsaldean, piragua egin genuen zumaiko portutik aterata, hondartzara eta hondartzatik itsaso barrenera. Eta arratsaldea ederto bukatzeko plakajeka ibili ginen hondartzan eta kristolako motibadarekin kantuan bueltatu ginen gaztetxera. Afalostean, trago bat hartu genuen piropoposta irakurtzen ...
Barikuan egin genuen azkenengo etapa; Zarautzetik-Zumaira. Bista ederrak izan genituen ibilbidean eta asko gozatu genuen azken ibilbideaz. Zumaiara heldu eta bertako "Torreberri" gaztetxe koloretsuan elkartu ginen, lo lekua prestatu eta bazkaltzeko. Arratsaldean herrian zehar ibili eta talde txikietan estrategia jolas batzuk egin genituen. Afalorduan, MK-MAIA hanburgeserian afaldu eta bertan gertatutako hilketan, detektibe lanak egin behar izan genituen hiltzailea nor ote zen asmatzeko.
Atzo eguzkiak ez zuen ateratzeko asmorik eta portura hurbildu ginen salto batzuk egitera Parke batean askaldu eta mozorrotzeari ekin genion. Arratsaldeon, Hello ta hola Poz pozik gaude ibiltarian Zarautzeko plaza hontan ez dugu joan nahi etxera hemengo kanping batean gaude &...
Zarautzeko kaleetan zehar kale animazioa egitea bururatu zitzaigun Durangon egindako asanbalada eta eguazteneko goiz osoa horri ekin genion. Maskarak margotu, mozorroak prestatu eta euskal dantzak ikasi genituen eta bide batez kanpina girotu genuen geure trikitilariekin. Ingurukoak ere dantzara animatu ziren... Arratsaldean, hondartzara joan ginen surfean egitera. Txurru "Konkis"-eko Mallabaiarrak azaldu zizkigun nondik norakoak eta olatuak hartzeari, edo hobe esanda hartzen saiatzeari ekin genion. Surfean ibili ostean kanpina girotu genuen!! Tortila artean, sukaldean has...
Zarautzera heldu eta bokadilloa jan ostean plaiara joan ginen freskatzera eta baita aretzan siesta botatzera indarrak hartzeko. Askaldu ondoren, kanpinera hurbildu ginen, geure lo leku berria muntatzera. Frontoietatik dendetan lo egitera... AUPA SUKALDARIAK!!!!
Astelehenean, Zelatunen txaparradarekin esnatu ginen. Borda atondu, gure furgoalmazena prestatu, mendiko zapatillak eta xira jantzi eta hurrengo etapa egiteko prest! Atertu bezain pronto han atera ginen, Aiara bidean. Aiara iritsi eta bertako igerilekuetan bainua eta dutxa hartuta, bapo afaldu eta Piramidearen jolasa egin genuen. PIRAMIDEAREN JOLASA Herritarrekin argazkia Talde osoa soka saltoan kipula jaten kipula II Txapelak egiten Patata pure txanpua Ahoz aho Saku barruan biluzten "Chamorro ere, galtxontzilo gabe!" Zerbeza pitxerra! (alkoholbakoa eh!!!!0,0!)...
Igandean, Asteasuri agur esan eta Erniora igo ginen. Lorentzok ez zigun gerra askorik eman beraz bilbidea erraz egin genuen. Zelatuneko magalean bazkaldu eta espeleologia egin genuen Kaxkardi elkarteako kideekin. Pagadi baten azpian zegoen kobazulo baten barrena sartu ginen kaskoa eta linterna buruan. Horma estuen artetik, lurretik arrastaka, estalaktitei begira, kobaren lasaitasunean murgilduz... esperientzia benetan polita izan zen! Pago honen azpian aurkitu genuen kobazuloa... Gauean Antonioren Bordan egin genuen gaubelaeta baita lo ere. Jatetxea utzi ziguten ber...
Beroketa on batzuen ondoren, hasiera eman genien aurtengo txoroolinpiadei! IA 300, ZAPUKRIAK eta BASAPIZTIEK egurra eman zuten. ZAPATILLA BATZEA, MAKARROI LASTERKETA, LOSAKU KARRERA, MOTXINGAK,... EGURRE, EGURRE, EGURRREEEEE!!!
Lehenengo etapa, egingo dugun luzeenetakoa izan zen, Oriotik_Asteasura, baina eguraldi freskoak lagunduta erraz iritsi ginen helmugara. Aiako auzo txiki batean bazkaltzeko tartea hartu eta Asteasuraino helduta. Gauean, lotarako frontoia presatu ostean, musika kaxako froga dibertigarriak egin genituen eta ondoren, herriko gazteen eskutik sustotxoa izan genuen...beldur gaba izango ote zen uajajajaja uajajaja Larunbatean berriz, egun osoan zehar Txorolinpiadak egin genituen eta gauean altxorraren bila ibili ginen Asteasuko kaleetatik! (laster argazkiak).
Durangon hasita, Orio, Asteasu, Ernio, Aia, Zarautz eta Zumaira