Zarautzetik Zumaira
Barikuan egin genuen azkenengo etapa; Zarautzetik-Zumaira. Bista ederrak izan genituen ibilbidean eta asko gozatu genuen azken ibilbideaz.
Zumaiara heldu eta bertako "Torreberri" gaztetxe koloretsuan elkartu ginen, lo lekua prestatu eta bazkaltzeko. Arratsaldean herrian zehar ibili eta talde txikietan estrategia jolas batzuk egin genituen.
Afalorduan, MK-MAIA hanburgeserian afaldu eta bertan gertatutako hilketan, detektibe lanak egin behar izan genituen hiltzailea nor ote zen asmatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: