Asteasutik Ernio mendira

ibiltaria2014 1456147732013 IBILTARIA 2014 | 2014-07-21 14:13

Igandean, Asteasuri agur esan eta Erniora igo ginen. Lorentzok ez zigun gerra askorik eman beraz bilbidea erraz egin genuen.

Zelatuneko magalean bazkaldu eta espeleologia egin genuen Kaxkardi elkarteako kideekin. Pagadi baten azpian zegoen kobazulo baten barrena sartu ginen kaskoa eta linterna buruan. Horma estuen artetik, lurretik arrastaka, estalaktitei begira, kobaren lasaitasunean murgilduz... esperientzia benetan polita izan zen!

 

Pago honen azpian aurkitu genuen kobazuloa...

Gauean Antonioren Bordan egin genuen gaubelaeta baita lo ere. Jatetxea utzi ziguten bertako jabeek taldeak lo egiteko.

Danok berotan saku barruan sartuta, gaubelan Identitira jolastu genuen. Hezitzaile taldearen txikitako kontuak, anekdota eta trapu zaharrak asmatu behar izan genituen.


Utzi iruzkina: