Azken eguna Zumaian

ibiltaria2014 1456147732013 IBILTARIA 2014 | 2014-07-28 13:55

Azken egunean, Zumaia express egin genuen goizean. 6 taldetan banaturik, etapa eta proba ezberdinak egin genituen Zumaian zehar, ... 6 bigotedunekin argazkia atera, Zumaiko traineruen abestia lortu, monumentu eta iturriak bilatu, patatak zuritu, hondartzan galdera umelak, berakatsa jan,...

Arratsaldean, piragua egin genuen zumaiko portutik aterata, hondartzara eta hondartzatik itsaso barrenera. Eta arratsaldea ederto bukatzeko plakajeka ibili ginen hondartzan eta kristolako motibadarekin kantuan bueltatu ginen gaztetxera.

Afalostean, trago bat hartu genuen piropoposta irakurtzen genuen bitartean eta gaztetxera bueltatzerakoan, hezitzaileek prestatutako  ur eta esterilla gerra egin genuen.

 


Utzi iruzkina: