ZARAUTZEN

ibiltaria2014 1456147732013 IBILTARIA 2014 | 2014-07-24 16:00

Zarautzeko kaleetan zehar kale animazioa egitea bururatu zitzaigun Durangon egindako asanbalada eta eguazteneko goiz osoa horri ekin genion. Maskarak margotu, mozorroak prestatu eta euskal dantzak ikasi genituen eta bide batez kanpina girotu genuen geure trikitilariekin. Ingurukoak ere dantzara animatu ziren...

 

Arratsaldean, hondartzara joan ginen surfean egitera. Txurru "Konkis"-eko Mallabaiarrak azaldu zizkigun nondik norakoak eta olatuak hartzeari, edo hobe esanda hartzen saiatzeari ekin genion.

Surfean ibili ostean kanpina girotu genuen!! Tortila artean, sukaldean hasitakoa, kanping osora zabalduz...

 


Utzi iruzkina: