Hiri Ikustezina, lanbroak gure bazterrak izkutatzen dizkigunean, gure baitan sentitzen dugun hiria da. Ez bakarrik ikusi edo entzuten dena, sentitu, bizitu egiten dena da hiri ikustezina. Gutako bakoitzak bere hiri ikustezina dauka, eta hirien arteko autobideak dira elkarrizketak, bakarrizketak, anitz-hizketak... Blog honen bidez, nire Hiri Ikustezinaren eta zuenaren arteko zubia eraiki nahiko nuke, gure hiriko bizidunak, gure ideiak elkartu, hobetu eta sinbiosi onuragarri baten bidez, denok irabazten ateratzeko. (blog hau elebiduna izango da)