Hiri Ikustezina

Ongi etorri Hiri ikustezinera, itxi begiak eta gozatu paisaiaz...

Txatxo

1
hiriikustezina 1456147671926 Hiri Ikustezina | 2007-09-03 23:30

Lehengo sarrera hau musikari dedikatu nahi nioke. Orain dela 3 aste VillamanĂ­n deituriko herrixka batean egon nintzen begirale titulua ateratzeko kanpamendu batean. Nik uste nuen Asturiasen zegoela baina badirudi Leonen ginela, eta ez Asturiasen. Hala ere, mugan egoterakoan oso herri asturiarra zirudien. Horren zen asturiarra ze asturianuz abesturiko musika ipintzen zuten gauetan egoten ginen pubean. Halaxe ezagutu nuen Los Berrones taldea. Talde honek disko dezente kaleratu ditu eta abesti famaturen bat badu "Nun yes tu", kasu. Baina nik ez nizuen abesti honetaz hitz egin nahi, baizik eta ...


Aurkezpena

1
hiriikustezina 1456147671926 Hiri Ikustezina | 2007-08-29 22:30

Lehenik eta behin aurkeztu egin behar naiz. Nola irakurriko duzu era minimo baten ezagutzen ez duzun pertsona baten bloga? Beraz, hor doa nire aurkezpena, harrapa zak!19 urteko mutil irundarra naiz, urtean zehar Leioan fisika ikasten dut, Bilbon eta Algortan bizitzen egon naiz, eta aurten berriz Algortan errepikatuko dugu, benetan toki atsegina da! Biziki maite ditut musika eta mendira joatea. Baxua eta gitarra jotzen ditut, haizeko beste intrumentu arraro batzuez aparte (melodica, kazoo) eta abestiak idazten ditut. Ikasten ez dudan bitartean hori izaten da egiten dudana, edo bestela nire U...


hiriikustezina 1456147671926

Hiri Ikustezina, lanbroak gure bazterrak izkutatzen dizkigunean, gure baitan sentitzen dugun hiria da. Ez bakarrik ikusi edo entzuten dena, sentitu, bizitu egiten dena da hiri ikustezina. Gutako bakoitzak bere hiri ikustezina dauka, eta hirien arteko autobideak dira elkarrizketak, bakarrizketak, anitz-hizketak... Blog honen bidez, nire Hiri Ikustezinaren eta zuenaren arteko zubia eraiki nahiko nuke, gure hiriko bizidunak, gure ideiak elkartu, hobetu eta sinbiosi onuragarri baten bidez, denok irabazten ateratzeko. (blog hau elebiduna izango da)

Kategoriak