Aurkezpena

hiriikustezina 1456147671926 Hiri Ikustezina | 2007-08-29 22:30
1

Lehenik eta behin aurkeztu egin behar naiz. Nola irakurriko duzu era minimo baten ezagutzen ez duzun pertsona baten bloga? Beraz, hor doa nire aurkezpena, harrapa zak!

19 urteko mutil irundarra naiz, urtean zehar Leioan fisika ikasten dut, Bilbon eta Algortan bizitzen egon naiz, eta aurten berriz Algortan errepikatuko dugu, benetan toki atsegina da!

Biziki maite ditut musika eta mendira joatea. Baxua eta gitarra jotzen ditut, haizeko beste intrumentu arraro batzuez aparte (melodica, kazoo) eta abestiak idazten ditut. Ikasten ez dudan bitartean hori izaten da egiten dudana, edo bestela nire Ubuntu maitearekin trasteatzen ibiltzen naiz.

Scout talde bateko begiralea naiz, 8 eta 12 urte bitarteko umeekin aritzen naiz eurentzako jokuak, tailerrak, irteerak eta kanpamenduak prestatzen.

Sukaldean gustora aritzen naiz, arropa garbitu, zintzilikatu eta plantxatzeko arazorik ez daukat, etxea garbitzeko ere ez, baina kotxea gidatzen ez naiz ausartzen. Beraz nirekin zerbait nahi baduzu, badakizu zer dagoen!!! Broma da!!!

Gizarte eta politika gaiez irakurtzea eta hitz egitea ere gustatzen zait, feminismoa, langile borroka, okupazioa, software librea... gai garrantzitsuak eta interesagarriak iruditzen zaizkit eta lantzean behin saiatuko naiz blog honetan hauek jorratzen.



Bueno, como es esta mi primera entrada en el blog, creo que tendré que presentarme, es necesario en mi opinión conocer mínimamente la personalidad del que escribe del blog que se lee.

Soy un chaval de Irun, tengo 19 años y estudio física en Leioa, he vivido en Bilbao y Algorta, pero este año me vuelvo a quedar en Algorta pues es un sitio agradable.

Me gustan la musica y ir al monte. Toco el bajo y la guitarra además de algunos intrumentos de viento raritos (la melodica y el kazoo). Tambien escribo canciones, y mientras no estoy estudiando basicamente eso es lo que hago, o sino ando trasteando con mi querido Ubuntu.


Soy monitor en un grupo Scout, ando con jovenes de 8 a 12 años. Les preparamos talleres, juegos, salidas y campamentos.

Tengo bastante rodaje en la cocina, limpio la ropa, la cuelgo y la plancho sin complicaciones, también limpio la casa pero no me atrevo con el coche. Así que si quieres algo conmigo ya sabes lo que hay!! Es broma!!!

Me gusta leer y hablar sobre temas sociales y de politica. El feminismo, lucha de clases, ocupación o software libre son temas interesantes e importatens en mi opinion, y intentare de vez en cuando tratar estos temas en el blog también.

mikel

mikel 2007-09-04 14:56 #1

Eneko!!! Ez didazu ezer esan zure blogosferaren buelta honi buruz!! Beno ba, espero dut behintzat bueltak merezi izana eta blogen mundu honetan sartu ninduzunez, zer gutxiago zorterik onena opatzea baino!<br />


Utzi iruzkina: