Aulestiko Goitibehera jaitsierako bideoak: http://www.youtube.com/watch?v=IBowZlY3TXw
Kanpantxuko Goitibehera Txapelketako argazki batzuk: http://www.flickr.com/photos/paresi/sets/72157619193293587/detail/ http://picasaweb.google.com/txete88/KanpantxuKoGoitiberak09
Kanpantxuko Goitibehera jeitsieran (Ajangiz) parte hartzeko epea zabalik dago. Jeitsiera hau ekainaren 20an ospatuko da eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da. 20.00etan Sari banaketa izango da eta ostean DJ Xagu. Apuntatzeko, bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org edo kultura.ajangiz@gmail.com helbide elektronikoetara edo deitu 946256179 (Ajangizko Kultur Etxea) edo 946251913 (Ajangizko Udala) telefono zenbakietara. Bestela, apuntatu hemen: http://www.zonagravedad.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&t=3738 Mundakako Goitibehera jeitsieran parte hartzeko epe...
Foruko Baldatikako jaitsiera berreskuratzeaz gain, Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango da. Kirola. Olaia Zabalondo Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea oso pozik agertu da sorreran finkatutako helburuak «apurka-apurka» betetzen doazelako. Elkarteko berritasunen artean Ajangizko Kanpantxu auzoko goitibehera jaitsieraren berreskurapena dago eta ekainaren 20rako antolatu dute. «Dagoeneko antolatzen diren goitibehera jaitsierak sendotzeaz gain, aspaldi antolatzen ziren txapelketak berreskuratzea eta berriak sustatzea zen gure elkartearen helburuetako bat», azaldu dute Goitibeherak ...
Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa sortu ahal izateko, guztira, 500 bazkide egin behar dituzte. Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideak bazkide bila dabiltza, «goitibeherak barne hartzen dituen Inertzia Kirolen onarpenerako eta Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa sortzea posible egiteko jendearen laguntza behar dugu», azaldu dute. Aipatutako horiek posible egiteko, guztira, 500 bazkide behar dituztela azaldu dute Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideek. Hortaz, elkarte horren helburuekin bat egiten duten guztiei elkarteko bazkide egitera dei egiten die. Goitibeh...
Parte-hartze handia izan da aurten Lorategieta auzoko jaietan Auzoko jai batzordeak balorazio positiboa egin du; barikuan eta zapatuan jende asko hurbildu zen auzora. Gernika-Lumo. Danel Lauzirika Eguenean hasi eta domekan bukatu ostean, Lorategietako jai batzordeak auzoko jaien balorazio positiboa egin du. Zenbait ekitalditan parte-hartze handia izan dela eta jendearen erantzunarekin pozik daudela adierazi dute jai batzordeko kideek. Eguen iluntzean egindako euri jasaren ondorioz antolatzaileek aurreikusten zutena baino jende gutxiago izan zen rock kontzertuetan. Hurrengo eguneko herri...
Zuzenketak: Idiazabalgo jeitsiera ez da Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango. Uztailaren 11an ospatuko den Baldatikako jeitsiera (Forua) Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Paresiko jeitsiera, Euskal Herriko Sari Nagusia izango da. www.goitibeherak.org
2008ko Gernika, Paresi, Mundaka, Murueta, Aulesti eta San Bartolome (Busturia) Goitibehera Txapelketetako bideo bilduma. Bideoa Salgai: 10 € (Iraupena 65 minutu, bideoak eta argazkiak) ikerarrien@hotmail.com edo goitibeherak@euskalerria.org http://www.tu.tv/videos/goitibeherak-2008
Arauak (Normativa Técnica de Pilotos): http://www.fedei.com/NormativaTecnicaPilotos.pdf Nola federatu (aseguruak): http://www.fedei.com/federate.html
Larunbat honetan, maiatzak 2, Busturialdeko Molto-txiki motortxoen lehenengo txapelketa ospatuko da. Gernikako Lorategieta auzoko jaietan izango da arratsaldeko 18:00etan. Parte hartzearen arabera, hiru kategoria desberdinetan sailkatuko dira, 2, 3 eta 4 urteko umeak. Molto edo antzeko umeen jostailuzko motortxoekin etorri beharko dira partehartzaileak eta gurasoek lagunduta parte hartuko dute. Antolatzaileak, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea eta Arrano Kultur Elkartea dira. Txapelketa honek jarraipena izango du, Lorategietako frogaz aparte, Gernikako Agarre auzoko San Kristob...