Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea bazkide bila dabil
Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa sortu ahal izateko, guztira, 500 bazkide egin behar dituzte.
Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideak bazkide bila dabiltza, «goitibeherak barne hartzen dituen Inertzia Kirolen onarpenerako eta Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa sortzea posible egiteko jendearen laguntza behar dugu», azaldu dute.
Aipatutako horiek posible egiteko, guztira, 500 bazkide behar dituztela azaldu dute Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideek.
Hortaz, elkarte horren helburuekin bat egiten duten guztiei elkarteko bazkide egitera dei egiten die.
Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko bazkide izan gura duten horiek datu pertsonalak bidali beharko dituzte goitibeherak@euskalerria.org helbide eloktronikora. Norberaren izen-abizenaz gain, helbidea ere bidali beharko da. NAN zenbakia ere beharrezkoa dela azaldu dute, karnetaren fotokopia bada, gainera, hobeto. Horiez gain, telefono zenbakia eta posta elektronikoa ere bidali beharko dira.
Bidalitako datuak bazkideen liburuan gordeko dituztela azaldu dute. Elkarteko kideen hitzetan, «datu pertsonalen babeserako legearen arabera, ez dugu horien erabilera okerrik egingo».
Telefonoaren eta posta elektronikoaren datuak, harremana mantentzeko eta elkartearen ekintzen berri eman ahal izateko direla azaldu dute.
http://www.busturialdekohitza.info/albisteak/8205/Goitibeherak_Inertzia_Kirolen_Elkartea_bazkide_bila_dabil.htm
Iruzkinak
Utzi iruzkina: