Paresiko Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago (Busturia). EUSKAL HERRIKO SARI NAGUSIA

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-07-15 00:00

Paresiko goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Federazio asegurua dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte (federatuek edo lehiaketa bakarrerako asegurua dutenek).

 
Jaitsiera oso arina da. Norabide bi eta egoera bikainean dagoen asfaltuzko 2,4 kilometrotako ibilbidea dauka. Kategoria guztientzako egokia da.
Jaitsiera honen mapa, ibilbidea, kronikak, altimetriak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

EUSKAL HERRIKO SARI NAGUSIA. Euskadiko Txapelketarako baliagarria izango da. Abuztuaren 1ean izango da.


IZENA EMATEN DUTEN AURRENEKO 60 PARTE HARTZAILEETARA MUGATUTA

EGITARAUA


10:30 Parte hartzaileei harrera, inskripzioen baieztapenak eta konprobaketa tekniko eta administratiboak Paresin.

11:00 Bide mozketa ofiziala.

11:30tik 13:30ra Entrenamenduak (jaitsiera bi aurreikusten dira baina denborak eman ezkero gehiago izan daitezke).

14:00 Janaria Paresin (12 €) – aurretiz konfirmatu (Menua: Paeila, solomoa, postrea, ogia eta edariak).
15:30 Gidarien aurkezpena irteera puntuan eta dortsalen banaketa.

16:30tik 19:30ra EUSKAL HERRIKO SARI NAGUSIA (entrenamenduzko jaitsiera kronometratu bat eta jaitsiera kronometratu puntuagarri 2).

20:30 Sari banaketa eta jaia.

 

Sariak:

 

NEUMATIKOAK G1-G2:
1.- Garaikurra eta 90 €
2.- 60 €
3.- 30 €

ERRODAMENTUZKO HANDIAK
1.- Garaikurra eta 90 €
2.- 60 €
3.- 30 €

GOLFO 3
1.- Garaikurra eta 60 €
2.-
40 €
3.- 20 €

ARINAK (LIGERAK)
1.- Garaikurra eta 60 €
2.-
40 €
3.-
20 €

ERRODAMENTUZKO TRADIZIONALAK (KUATROPALOS)
1.- Garaikurra eta 60 €
2.- 40 €
3.- 20 €

BESTEAK
1.- 60 €

OHARRA: Autoak aparkatzeko eta akanpadarako gune bat atonduko da baseliza eta basetxearen inguruan. Akanpatzeko asmoa dutenak gurekin harremanetan jarri.

 

Antolatzailea: Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea.


Izen emateko azken eguna uztailak 30 izango da. Bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org helbide elektronikora edo deitu 699699498 (Iñigo) telefono zenbakira. Jatera apuntatzen direnak argi esan. Federatuak apuntatu hemen:

http://www.zonagravedad.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&p=22161#22161

 

Animatu zaitezte eta parte hartu!

 

NAZIO BAT, SELEKZIO BAT, FEDERAZIO BAT!

 

http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-07-04/p00006005/Paresiko_goitibehera_jaitsieran_izena_emateko_epea_zabalik_._Busturia_Goitibehera_jaitsiera_abuztuaren_1ean_izango_da_eta_Euskadiko_txapelketarako_puntuagarria_izango_da..htm


Utzi iruzkina: