Marka guztiak hautsi dituzte Mundakako goitibehera jaitsieran

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-07-06 00:00

Goitibeherak

Azken bihurgunean istripu ugari izan ziren parte-hartzaileek zeramaten abiadura handiaren eraginez.

e. urlezaga

Iragan zapatuan, San Pedro jaien baitan, goitibehera jaitsiera izan zen Mundakan. Iñigo Serna antolatzaileetako baten esanetan, «pozik gaude Mundakako goitibehera jaitsierak izan duen harrerarekin». Antolatzaileak adierazi bezala, «aurtengoan inoiz baino jende gehiago izan da jaitsiera ikusten, eta probaren maila ere altuagoa izan da».

Sernak azaldu duenez, «kalitate salto horrek parte-hartzaileak abiadura handiagoan jaistea ekarri zuen eta horregatik marka guztiak hobetu ziren». Gainera, segurtasun arloan ere zenbait hobekuntza egin zituztenez, parte-hartzaileak konfiantza handiagoarekin aritu zirela esan du Sernak, eta, hortaz, azkarrago jaitsi zirela. Federatuak bakarrik egotea ere abiadura handiagoa hartzea ahalbidetu zuela gaineratu du. Gehienbat bizkaitarrek, gipuzkoarrek eta nafarrek parte hartu zuten arren, Asturiasko (Espainia) parte-hartzaile bat ere izan zen Mundakan.

Istripu ugari azken bihurgunean

Antolatzaileak jakinarazi duenez, «Mundakako jaitsiera oso aldapatsua da eta azken bihurgunean asko balaztatu behar da istripurik ez egoteko». Hala ere, urtero bezala, puntu horretan «istripu ugari» izan zirela dio Sernak, eta pare batean, gainera, larritu egin zirela. Hala ere, azkenean ezer larririk gertatu ez zelako pozik dira.

Gomazko goitibeheretan Kortezubi Racing-ek irabazi zuen, errodamenduzkoetan Mozolok, Golfo 3 mailan Oskarrek eta gainontzekoen sailkapenean Zonabike izan zen garailea.

http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-07-07/p00004013/Marka_guztiak_hautsi_dituzte_Mundakako_goitibehera_jaitsieran._Goitibeherak_Azken_bihurgunean_istripu_ugari_izan_ziren_parte-hartzaileek_zeramaten_abiadura_handiaren_eraginez..htm


Utzi iruzkina: