Erdiko puntua nintzen ni. Aristotelesk amestu bezala, oreka bilatzen lortua omen nuen segituan. Baina bizitzak erakutsi zidan hori ez dela sekula horrela izan. Ezn baitezake inork esan bihar izango dena edota bihar izango ez dena. Ala bai? nik ez... Esaten dizuten gauza oro sinestean datza usterik okerrenak. Bai, maite. Aurrean bere istorio monumentalak kontatzen dabilkizun hori ez baitakizu nondik aterea den. Bere bizitzak ez du zurea ulertzen; zuk yuletzen al duzu bera? ez... daltonismoa bezala da. Usteen erdiak ustelak direlako, ez baitakizulako mundua guztiontzat edo norberarentzat ba...
Aurrera begiratu eta bizitza ikusten nuen, baina ez nintzen jabetzen. Haur txiki batek lehiotik begiratu eta kanpoan euri tantak ikusten dituenean sentitzen duena sentitu dut. Hor daude kanpoan jolasean, nahi dutena egiteko libre dira berriz ere leku berberera bueltatuko badira ere: zerura. Ni ordea ez, behar nuena bilatzeko asmotan etorri banintzen ere ez nuen zentuzko ezer aurkitu. Gogorik jarri ez nuelako? batek daki. Kosta zitzaidan eta lortua nuela uste nuen garaian, plast! zaplasteko galanta, judasen modura akusatua izan nintzelako. Baina kasu honetan... nik ez neukan ezeren...
Bizitzak beti egiten du aurrera, besterik egitea ezinezkoa delako. Bizitza ez da beti momentu berean bizi. Zaila da benetan mometu bakoitzean nahi duzuna sentitzea, bila zabiltzan hori zure eskuetan edukitzea. Gogorra da aurrera begiratzeko arraozirik ez ikustea. Gogorra da fikzioak errealitatea gainditzen duela ikustea. Fikziotik bizi bazara errealitatea albo batera utzita, inon inoiz arrazoirik izango ez duten hitzak sortuko dituzu, sentimentu itsuak, hitz faltsuak... gezurrak. Ilargiarekin hitz egiten hasten zarenean bere argi faltsuak zure begirada estaltzen du. Itxutu egiten zaitu. Zu...
Ni beti izenbururik gabe hasten naiz idazten. Agian horregatik uzten ditut testuak amaiatzeke gehienetan, ez daukadalako gai finkorik. Gaur ere horrelalaxe hasi naiz, amaiera gertu edo urrun ote duen ez dakidan blog berri bat sortu eta hari nire pentsamentuetatik pasatzen den gauzarik ñimiñoena ere kontatzen. Eta jakina, horrela apur bat zoriontsuago naiz. Zergatik? Euskara jatorrak inspiratzen nauelako, barrenak eskatu ohi didalako, horrelakoa naizelako eta pertsona hobea izaten laguntzen didalako, lagun bat gutxienez badudala jakinarazten didalako, beti hor dagoelako nire p...