Ezin bakarrik...
Bizitzak beti egiten du aurrera, besterik egitea ezinezkoa delako. Bizitza ez da beti momentu berean bizi. Zaila da benetan mometu bakoitzean nahi duzuna sentitzea, bila zabiltzan hori zure eskuetan edukitzea. Gogorra da aurrera begiratzeko arraozirik ez ikustea. Gogorra da fikzioak errealitatea gainditzen duela ikustea. Fikziotik bizi bazara errealitatea albo batera utzita, inon inoiz arrazoirik izango ez duten hitzak sortuko dituzu, sentimentu itsuak, hitz faltsuak... gezurrak.
Ilargiarekin hitz egiten hasten zarenean bere argi faltsuak zure begirada estaltzen du. Itxutu egiten zaitu. Zu ordea, ez zaitez lakirioan eror, ilargiak ez du berezko argirik, saiatzen bada ere ezin du, eguzkiak laguntzen baitio lau astetatik hirutan gure zeruetako erregina izaten.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: