Horregatik!

Ni beti izenbururik gabe hasten naiz idazten. Agian horregatik uzten ditut testuak amaiatzeke gehienetan, ez daukadalako gai finkorik. Gaur ere horrelalaxe hasi naiz, amaiera gertu edo urrun ote duen ez dakidan blog berri bat sortu eta hari nire pentsamentuetatik pasatzen den gauzarik ñimiñoena ere kontatzen. Eta jakina, horrela apur bat zoriontsuago naiz. Zergatik? Euskara jatorrak inspiratzen nauelako, barrenak eskatu ohi didalako, horrelakoa naizelako eta pertsona hobea izaten laguntzen didalako, lagun bat gutxienez badudala jakinarazten didalako, beti hor dagoelako nire penak entzuteko, negar egiteko beso lehor bat delako eta niri bakarrik hitz egiten uzten didalako, beste inor ez dagoala dakidalako, momentu honetan otutzen zaidalako, Rota konektatu berria delako eta horrek arratsaldean hondartzara noala esan nahi duelako, kanpoan dauden lagunak faltan botatzen ditudalako, maite zaituztedalako, idazteko denbora asko gehiago ez daukadalako... zuei guztioi, eskerrik asko!!!

Sugoi

Sugoi 2007-11-06 08:25 #1

ta portzierto... ongi etorri blogosferara!!! :P<br />


Utzi iruzkina: