Ez dauka izenbururik...

Erdiko puntua nintzen ni. Aristotelesk amestu bezala, oreka bilatzen lortua omen nuen segituan.

Baina bizitzak erakutsi zidan hori ez dela sekula horrela izan. Ezn baitezake inork esan bihar izango dena edota bihar izango ez dena. Ala bai? nik ez...

Esaten dizuten gauza oro sinestean datza usterik okerrenak. Bai, maite. Aurrean bere istorio monumentalak kontatzen dabilkizun hori ez baitakizu nondik aterea den. Bere bizitzak ez du zurea ulertzen; zuk yuletzen al duzu bera? ez... daltonismoa bezala da. Usteen erdiak ustelak direlako, ez baitakizulako mundua guztiontzat edo norberarentzat bakarrik egina den.

Ez da oso zaila ulertzea. Baina agian hori da gertatzen dena: zure munduak nirea ulertzen ez duela. Horregatik, jartzen dudan hitz bakoitza zure erara ulertzen duzula dirudit. Baina hemen berriz ere koxka, nik ere ez dut zure bizitza yulertzen. Ala bai? auskalo!!!

Eta hau guztia horrela ez bada, nire barrenaren joan-etorri horietako bat gehiago besterik ez bada, nola azalduko zenidake matematika? 0 postibioa edo negatiboa izan zitekeela esan zidatenean bihurtu zen nire mundua beste baten mundu. Ordurarteko nire barne-eskema guztiak pikutara bidali eta beste batenenkion bizitzen hasi nintzen. Horrela bizitzera behartua izan nintzen.

Gaur ez daukat mundu hori ulertzeko batere asmorik. Agian mundua guztiontzat berbera delako da, guztion elkarlanak biziarazten duelako mundua eta nire lan apur horrek ez duelako ezertarako balio.

Baina behar bada, eta seguruenik, bakoitzak bere mundu propioa duelako eta guztion balioak berdinak ez direlako gara horrela. Besteek zer dioten inporta barik geurearekin aurrera jarraitzen dugulako.


Utzi iruzkina: