Oihu
Aurrera begiratu eta bizitza ikusten nuen, baina ez nintzen jabetzen. Haur txiki batek lehiotik begiratu eta kanpoan euri tantak ikusten dituenean sentitzen duena sentitu dut. Hor daude kanpoan jolasean, nahi dutena egiteko libre dira berriz ere leku berberera bueltatuko badira ere: zerura. Ni ordea ez, behar nuena bilatzeko asmotan etorri banintzen ere ez nuen zentuzko ezer aurkitu. Gogorik jarri ez nuelako? batek daki. Kosta zitzaidan eta lortua nuela uste nuen garaian, plast! zaplasteko galanta, judasen modura akusatua izan nintzelako. Baina kasu honetan... nik ez neukan ezeren errurik.
Baina orain denak berdin dio, ezin dezakedalako ezer egin. Berdin dio bertan zutitu eta ohikua hasten banaiz, pistola bat hartu eta norbaiti tiro egiten badiot, neronen buruaz beste egiten badut... berdin dio, denak berdin dio. Denek pentsatzen baitute ez naizen hau naizela. Ez dute errealitatetik urrunago ikusteko kapazitaterik. Eta ni, ni hementxe nago, lepoan soka noiz jarriko zain, jende guzti honen espektakulu noiz bihurtuko zain. Modu batean, banaiz dagoeneko. Baina nahiago dute nire burua zintzilik ikusi, lepoa moztuta edo tripak ahotik aterata. Hortxe nahi naute, eurentzat hilda.
Eta ez nuen ezeren errurik.Gauero bezala ilargiareki hasi nintzen hizketan. Mendi puntara igotzen saiatu nintzen baina larrez josita zegoen bidea. Natura ere nire kontra... ez zen posible. Oihu egin nuen, amak etxetik ere entzun ahal izango ninduen bizirik balego. Baina ez da hala, aspaldi utzi baininduen mundu hau zein gogorra den erakutsi gabe. Neronek konturatu behar izan dut, mundu honetan ontasuna ez dela aski soberan. Eta pena da, ez dugulako merezi. Oihu egin nuen beraz, arrazoirik gabeko oihua eta arrazoiz bete beteriko oihua ziren aldi berean. Hainbeste neukan esateko! hala ere ez zen hitzik ateratzen nire eztarritik, barrikada bat egina zidatela hitzek pentsatzen hasia nintzen. Baina atera zen azkenan, oihua mundu osoak entzun ahal izan zuen, han aurrean present zeudenentzat behintzat. Desesperuz beteriko oihua zen, nire bizitza momentu batetik bestera nola amaituko zen banekielako. Eta oso gogorra zen unea. Hala ere orain, hemen goitik dena ezberdin ikusten da. Nahaiago dut hilda egon bizirik baino. Eta egia da ez dela zerurik ez infernurik existitzen. Ezta paradisurik ere. Hementxe gabiltza guztiok, gorputzik eta formarik gabe ibilian, noizbait pertsona baten menpe egon ginen arima bakarti guztiak. Eta badakigu egunen batean mundua gurea izango dela.
Ez da egongo arrazoirik nirea dena kentzeko. Baina oker nenbilen eta ni bakarrik ohatzen nintzen. Bakoitza bere itsukerian abariziak jota bizi zen, inbidiaz, hainbeste pekatu beteta okerrena zen lotsarik sentitzeko indarrik ez zutela, Hori behar lukete, lotsa. Gero arrazista ni. Ja! inork gutxi daki arrazismoa noraino hel daitekeen. Eta benetan gauza tristea da, azalaren koloreagatik edo norbere itxuragatik pertsona bat aurrez juzgatzea, ezagutu gabe nolakoa den pentsatzea. Eta horregatik guztiagatik, nire eztarriak oihu egin zuen, bihotzak oihu egin zuen, gaur naizen arima honek oihu egin zuen... plazako jendea isildu egin zen. Una batez bizirik jarraitzeko esperantzak nire barrena nagusitu zuen. Baina ez zen hala, berriz ere oker nenbilen. Segituan denak barrez hasi ziren, eta ni, eurek sentitu beharreko lotsak zehareo itota, begiak itxi nituen erabat etsita amaiera noiz helduko zain. Gaur bizitzen ari naizen momentua existituko ote zen jakin nahi nuen, nire desioa betetzea zen amets bakarra, bizitzen jarraitzea baino nahiago nuen hil ondoren zerbait badagoela jakitea. Eta halaxe da lagun maitea, pertsonok ez baikara hiltzen, pertsonak ez baikara gu. Gu arimak osatzen gaitu eta gorputzari izena ematen diogu, gu izana gara, existentzialismoaren esentzia, usainik gozoenaren perfumea. Horixe nintzen une hartan ni, existi daitekeen momenturik eta lekurik politenerako txartela lortzera zihoan arima giltzapetu bat...
Iruzkinak
Sugoi 2007-11-06 08:22 #1
Gure esentzia bakarra esentziarik ez dugula da... ez daukagu arimarik, gorputz soila gara, garuna da gure motorea. Etengabe aldaketan dauden izaerak gara, zehaztu gabekoak, atzo ta bihar ezberdinak. Existentzia da daukaguna, eta horretan, egiten duguna baino ez gara. <br />
Utzi iruzkina: