Euskararen erroak

Erroak elkarteko euskara plana...

'Windows 7' , munduko sistema eragile erabilienaren azken bertsioa, euskaraz eskuragarri dago jadanik. Bertsio berria Bilbon aurkeztu dute eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua bertan izan da. Ekitaldian ehun lagun baino gehiago izan dira, Gasteizko Exekutiboak jakinarazi duenez. Hitzaldian, Euskarazko tresna teknologikoak eskura izatearen garrantzia azpimarratu du Kultura sailburuak.  Deskargatzeko hemen      


HABEk sortutako Egonaldiak familia euskaldunetan ekimenerako, familia bila ari dira Urrats eta Ulibarri euskaltegiak. Azken urteotan Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundeak Egonaldiak Familia Euskaldunetan izeneko ekimena antolatu izan du Euskal Herriko hainbat familiaren laguntzaz. Aipatu ekimenaren helburu nagusia, euskara, inguru euskaldun batean, praktikatu eta bertako bizimodu eta kultura gertutik ezagutu nahi duten pertsona helduei, familia euskaldun batean hilabeteko edo bi hilabeteko egonaldiak eskaintzea izan da. Programa HABE erakundeak antolatu eta finantzatzen du, eta kudeaketaz a...


EGA lortzeko azterketak. 2010eko lehenengo deialdia  Euskarazko C1 gaitasun-maila egiaztatu Informazio gehiago Nori Zuzendua Urte barruan 17 urte edo gehiago betetzen duten herritarrei. Harremanak norekin Euskara Zerbitzua (Lakua):E-mail: huisega@ej-gv.es Arabako Euskara AtalaTef: 945-017251Fax: 945-017201Bizkaiko Euskara AtalaTef: 94-4031180 / 94-4031171Fax: 94-4031093Gipuzkoako Euskara AtalaTef: 943-022873Fax: 943-022851 Erantsi beharreko agiriak Matrikula-fitxa on line betetaDagokion tasa 18 euro deialdiko Salbuespenak eta hobariak.a) Espetxeetan dauden pertsonek,...


Euskarazko produktuen katalogoak 12 urteko ibilbidea osatu du dagoeneko. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira. Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdineko hainbat herritako udalok egin dugu bat euskarazko produktuak sustatzeko ekimen honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak; kostaldekoak, erriberakoak, errioxakoak edo mendialdekoakā€¦ Guztiok ere argi ikusi dugu euskarazko produktuak erdaren itsasoan nabarmendu behar direla, eta egon badagoen hori erdara...


Euskara zuzen eta egoki erabili nahi? Euskara zuzentasunez erabiltzeko laguntza. Arauak, gramatika, komunikazioetarako esaldiak, agurrak, idazki ereduak, eta argitokia, dituzun zalantzak argitzen dituen zerbitzua. Hori guztia batzen du Azpidazki webguneak. Oraingo honetan Azpidazki webgunea aurkeztu nahi dizuegu. Azpidazki Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunea da, 2008az geroztik EMUNek kudeatzen duena. Webgune honek administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu modu arin eta erabilgarrian. Honetaz gain, ohiko zalantzak argitu nah...


Egun on denoi! Lehenik eta behin mila esker lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Laida, Mamen, Elena, Amaia, Ana eta Javier... Galderen erantzunak eta puntuak honela banatu ditugu: Izena Puntuak Laida 1 Mamen 1 Elena 0 Ana Irisarri 2 javier Bartolome 2 Zozketa egin dugu EMUNen eta irabazlea ANA Irisarri izan da. ZORIONAK eta hauxe da lortu duzun saria: mp3 irakurgali bat. Gozatu eukaraz...


Egun on denoi! Datorren ostegunean, abenduak 3an, euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu. ERROAK elkarteko euskara batzordeak lehiaketa bat antolatu du eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuegu. 3 galdera egingo ditugu, gaur, bihar eta etzi. Ostegunean izango dituzue galdera horien erantzunak eta asmatutako galderen arabera, sari bat banatuko diogu irabazleari. Erantzunak eplazaola@emun.com helbidera bidali behar dituzue. 1. galdera Noiz ospatu zen euskararen nazioarteko eguna lehenengo aldiz? 2. galdera Zenbat hizkuntza daude munduan? Eta Europan? Eta Euskal Herrian? Gero ...


  Joan den ostiralean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Etorkinak eta euskara goiburudun jardunaldia egin zen, XIV. Jagon Jardunaldia. Sustapen batzordeak antolatu zuen eta Sagrario Aleman euskaltzain eta antolatzailearen hitzetan "etorkinekin lanean ari diren edota honetan adituak diren pertsonak ekarri ditugu, eta horien bitartez ikusiko dugu Euskal Herrian gizartea nola aldatu den, eta orain bizi dugun eleaniztasunak nola eragin dezakeen hizkuntza nagusiaren eta gutxituaren arteko harreman gatazkatsu horretan". Kronika txiki honetan saio bakoitzeko edukia laburbiltzen saiatuko ga...


Eguardi on denoi!   Dakizuen bezala ERROAK erakundean iaz hasi ginen informatika mailan euskarak bere lekua izan zezan lanean eta aurten, Edurnek utzitako lanekin jarraitzeko asmoa daukagu.   Langile batzuk dagoeneko erabiltzen dute windows-a euskaraz (ez oficcea: word, excel...hori aurrerago aztertuko dugu). Aurtengo helburuen artean kanpaina egin eta euskaraz dakitenei aukera berri hau eskaintzea da.   Mezu honen bidez WINDOWS XPa euskaraz jartzeko aukera zabaldu nahi dizuegu eta bide batez, hau ikusteko aukera ere izango dugu (zer aldatzen den, zer mantzentzen den berdin.....


Egun on! Hemen duzu ERROAK elkarteko bloga, euskara planeko informazioa jaso, euskaraz irakurri eta idatzi, euskararen inguruko informazioa jaso, ERROAKeko informazioa euskaraz jaso... Zuretzako tresna bilakatu nahi dugu eta beraz, zure parte hartzea eskatzen du. Iritziak, artikuluak, zalantzak... denok eta denon artean erbailtzeko BLOGA izatea nahi genuke. Helburua: ERROAKen euskararen normalizazioan beste urrsta bat eman eta euskararen erabileran eragitea.