Erdaldunen parte hartzea euskara planetan Gai horretaz dihardu Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzaz, EMUNek egin duen ikerketa aplikatuko proiektu batek; sail honetako bigarrenak hain zuzen ere. Euskara planak martxan jarri zirenetik asko aldatu da planak martxan jarri dituzten enpresen tipologia. Hasieran, eskualde euskaldunetan zeuden enpresak abiatu zituzten plana eta langile euskaldunen portzentajea altua zen. Gaur egun, euskara planak Euskal Herri osoan barna ari dira hedatzen, bai euskaldunen portzentaje altua duten eskualdetan baita Euskal Herriko hainbat zonalde erdaldunet...