Euskarazko produktuen katalogoa
Euskarazko produktuen katalogoak 12 urteko ibilbidea osatu du dagoeneko. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.
Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdineko hainbat herritako udalok egin dugu bat euskarazko produktuak sustatzeko ekimen honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak; kostaldekoak, erriberakoak, errioxakoak edo mendialdekoak… Guztiok ere argi ikusi dugu euskarazko produktuak erdaren itsasoan nabarmendu behar direla, eta egon badagoen hori erdarazko produktuen itzaletik argitara ekarri behar dela.
Euskarazko produktuen katalogoa bultzatzen dugun udal erakundeak, horrenbestez, gure udalerrien ezaugarrien arteko aldeak gorabehera, bat egin dugu Euskal Herrian 240.000 aleko zabalkundea duen KATALOGOA osatzeko eta banatzeko, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: