EGA lortzeko azterketak. 2009ko lehenengo deialdia · Harremanak norekin Euskara Zerbitzua (Lakua):E-mail: huisega@ej-gv.es Arabako Euskara AtalaTef: 945-017251Fax: 945-017201Bizkaiko Euskara AtalaTef: 94-4031180 / 94-4031171Fax: 94-4031093Gipuzkoako Euskara AtalaTef: 943-022873Fax: 943-022851 Erantsi beharreko agiriak · Matrikula-fitxa on line beteta · Dagokion tasa 18 euro deialdiko Salbue...
EGA AZTERKETEN EGUTEGIA – 2009 Egutegi hau behin-behinekoa da. Azterketariak azterketa aurreko egunetan ziurtatu behar du, datari dagokionez, aldaketarik izan den ala ez. Lehenengo deialdia: • Matrikulaldia : ....................................... urtarrilaren 12tik 23ra, biak barne. • Onartuen behin-behineko zerrenda: ........ martxoaren 6an. • Onartuen behin betiko zerrenda: ............ martxoaren 13an. • Atariko Proba: ......................................
Euskararen gaitasun ziurtagirien baliokidetasunak europar markora egokitu dira: Europar markoa HABE Ertzaintza Osakidetza IVAP Hezkuntza saila B1 1.maila PL1 PL1 B2 2.maila PL1 PL2 PL2 C1 3.maila PL2 PL3 PL3 EGA C2 4.maila PL4 PL4
Aisialdian ere euskaraz EGIN DEZAgun, hona hemen lotura batzuk: · Euskal abesti bilduma: http://www.ahobetekanta.arteola.com//index.php · Argiako jokoak: gurutzegramak eta letrazopak http://www.argia.com/jolasak.php · Habe-ren denborapasak http://www1.habe.org/cgi-bin-ha/HTMODFOR?ActionField=getmo...
EGA ziurtagirira aurkezteko nahia duzuen guztioi laguntzeko asmotan, Inmakulada Ikastetxeko Euskara Batzordeak liburuxka berri bat prestatu du. Bertan eguneraturiko ariketak eta arauak topatuko dituzue, azterketarako lagungarri gisa. Liburuxka hau eskuratu ahal izateko, utzi web-ean zuen Izen Abizenak eta ikasten ari zareten Lanbide Heziketa zikloaren izena. Ondoren, datuak bildu ostean, zuekin harremanetan jarriko gara eta eskura izango duzue gure lanaren emaitza. Zorte on denoi eta animo! Datuak uzteko egin “klik” artikuluaren amaieran agertzen den “erantzunak” auke...
Euskara batzordeko kideen proposamen berria honako hau duzue: Euskal Herrian euskaraz sortu eta erabiltzen diren atsotitz, erramolde, esamolde, esaera zahar… bilduma bat egin nahi dugu. Honela, guztion eskura eta denon erabilerarako, nahiz jakinduria zabalkunderako edo EGA ziurtagiria lortu nahi duzuenontzako, blogean bilduko ditugu. Atsotiz bilduma hau osatzen joateko, erantzun moduan ezagutzen dituzuen esamolde eta atsotitzak idaztea eskatzen dizuegu. Bestalde, jarraian dauden web helbideetan hainbat proposamen aurki ditzazkezue: http:...
EGA lortzeko 3 proba edo azterketa gainditu behar dira: Atariko Proba: 100 item dituen test erako azterketa da eta hori gainditzeko 75 erantzun zuzen eman behar dira. Lehen zatia grabazio bat entzun eta horri buruzko galderak erantzutea da. Ondoren, gainontzeko 85 item egiteko ordubete izaten da. Azterketa Idatzia: Entzutezko ariketa bat du hasieran. Ondoren, bi ordu eta 20 minututan honako ariketa hauek egin behar dira: idazlana, esaldiak berridatzi, lexikoa eta irakurriaren ulermena. Azterketa gainditzeko ariketa hoietako bakoitza gainditu behar da, atalez atal gutxieneko puntuaz...
Joan den egunean, Cesar Vidal idazle, historiadore eta kazetari ospetsuak COPE irratiko LA LINTERNA saioan esandako astakeriak agerian geratzen dira: CÉSAR VIDAL (LA LINTERNA. COPE ) «El vascuence es una lengua tan primitiva que desconoce, porejemplo, lo que serían universales, es decir, la idea de'árbol', que es una idea que existe en lenguas avanzadas (nocomo el vascuence) en el vascuence no existe. El vascuence comolengua muy primitiva tiene las hayas, 'loj pinos', 'loj chopos'pero no tienen 'árbol'. &nb...
Euskararen eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen. Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena. Espainiako Gerra Zibila lehertu arte, dinamismo handiko erakundea izan zen. Beste lanen artean, Euskaltzaindia habian jarri, autonomia...
2007-ko azaroaren 20a, asteartea Aitzol Udal Euskaltegia, Tolosa Aitzol Udal Euskaltegiko irakasleek gonbidaturik, gazteei zuzenduriko hitzaldi batetara gonbidatuak izan ginen. Hizlaria Joxerra Gartzia zen eta bere solasaldiarekin azaldutakoaren helburua euskara bizitzako zoriontasun eta beharrak asetzeko baliabide bilakatzea izan zen, horretarako erabileraren garrantzia azpimarratuz. Bere emanaldia Parmenides eta Planton moduko filosofoen pentsamenduen azalpen labur batzuekin hasi zuen, ondoren hezkuntzan eta kalean euskarak dituen erabileraren adibideak sakondu zituen, eta azkeni...
Euskaraz hitzegin, euskaraz jardun, euskaraz gozatu, eta euskaraz bizitzea atsegin dugulako. Zuk ere zure iritzia eman, gure inguruko azken albisteetaz informatu, lehiaketa xelebreetan parte hartu, euskaren erabilera okerragatik eginiko astakeriak salatu... nahi baduzu, hauxe da zure aukera! Goza dezagun guztiok euskaraz eta parte hartu!