LORTU EGA!
EGA lortzeko 3 proba edo azterketa gainditu behar dira:
- Atariko Proba: 100 item dituen test erako azterketa da eta hori gainditzeko 75 erantzun zuzen eman behar dira. Lehen zatia grabazio bat entzun eta horri buruzko galderak erantzutea da. Ondoren, gainontzeko 85 item egiteko ordubete izaten da.
- Azterketa Idatzia: Entzutezko ariketa bat du hasieran. Ondoren, bi ordu eta 20 minututan honako ariketa hauek egin behar dira: idazlana, esaldiak berridatzi, lexikoa eta irakurriaren ulermena. Azterketa gainditzeko ariketa hoietako bakoitza gainditu behar da, atalez atal gutxieneko puntuazioa lortuz. Esaldiak berridatzi eta lexikoa ariketetan konpentsazio – sistema dago.
- Ahozko Proba: Aurreko biak gaindituta, azken proba honetan, bi ariketa hauek egin behar dira: batetik gai baten azalpena eta bestetik, bat – bateko elkarrizketa saioa. 5 bat minutu ariketa bakoitzerako.
Jakingarriak:
- Adina: Gutxienez 17 urte eduki behar dira edo 2008an bete.
- Matrikula non: Hezkuntza Sailaren lurralde ordezkaritzetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Inmakulada ikastetxeko ikasleentzat, idazkaritzan egongo dira matrikula egin ahal izateko inprimakiak. Ondoren ikasle bakoitzak bete eta eskaturiko dokumentazioa batu eta berriro idazkaritzan utzi behar du. Jarraian, ikastetxea arduratuko da berauek Hezkuntza Sailera bidaltzeaz.
- Notarik gordetzen da? Ez suspendituz gero, berriz hasi behar da prozesu osoa.
- Erreklamaziorik egin daiteke? Bai, kalifikazioa berrikusteko eska dezake azterketariak berak, baita azterketa idatziaren zuzenketa ikusteko ere, horretarako dauden epeetan.
- Informazio gehiago eskuratzeko edo noten kontsulta burutzeko orrialde honetan sartu:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih1/eu_2088/h1_e.html
Lehenengo deialdiko egutegia:
Matrikulaldia: Urtarrilaren 21etik otsailaren 1era, biak barne.
Onartuen behin – behineko zerrenda: Otsailaren 15ean.
Onartuen behin betiko zerrrenda: Otsailaren 22an.
Atariko proba: Otsailaren 23an.
Behin - behineko emaitzak: Otsailaren 28an.
Erreklamazioak: Martxoaren 5erarte.
Behin betiko emaitzak: Martxoaren 7an.
Proba idatzia: Martxoaren 8an eta martxoaren 15ean.
Behin - behineko emaitzak: Maiatzaren 7an.
Erreklamazioak: Maiatzaren 13rarte.
Behin betiko emaitzak: Maiatzaren 14an.
Ahozko proba: Maiatzaren 16an, 17an, 23an eta 24an.
Behin - behineko emaitzak: Maiatzaren 30ean.
Erreklamazioak: Ekainaren 5erarte.
Azken emaitza: Ekainaren 20an.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: