Azkenien eguazten batez hegazkinaren barruen sartu nentzen, ‒ benetan bi izin zirien, baina detailetxo hori ardure gitxikoa da ‒, eta Jonas balearen barruen lekutara joan zen antzera, neu be Asuncioneraino, Paraguayko hiribure, ailega nentzen. Lalengo eta behin bitxiye izin zan Loiun zenbet jende joien Boliviara eta danak bosna maletatzar eroiela. Euskal Herriyen egin ahal izin eurezan diru guztiyek eginde euren herrire bueltan joiezala emoten euan. Momentu baten ia hezgazkinean sartzie izingo gendun out jatan hainbeste maleta ikusite, baie beste zerik ez zan izin eta Madr...
Egia esanda, inprobisazinoan gustora askoan ibilten naz ni; ez bakarrik bertsotan, bizimoduen be halantxi ibilten naz sarri edota gehienetan. Halanda ze irailera arte ez nentzen pentsetan hasi tropikoetara etorteko asmoa baneukon txerto batzuk hartu beharko nebazala, eta nola edo hala internetez bilatzen hasi nentzen ia non topa neikeazan horreek txerto horreek. Baie agian aurrepausoen aurrepasuek azaldu beharko neukez. Ez dautsa ardure zelan,─ dakiyanak badaki eta ─ baie 2021eko irailien beharrera joatetik libre lotu behar nentzanez urte batez, bidaia luzie egin behar neuala otu jatan. Ha...