Ascension Hiriburue

neroni@hotmail.com 1633567963497

 

Zazpi egun pasa ta gero Asuncionen Gauza pare bat esan neikeala pentsetan dot. Lalengoa garbitu eta txukundu ezkeitino hiriyaren erdigunie leku polite izin daitekeala. Eta bigarrena ointxe berton atzendu jat, beraz, lalengoagaz segiduko dot. Hemeretzigarren mendean egindako hirien moduen oinplanoa karratue deko, kale duztiyek zuzenak direz eta batzuek besteak angelu zuzenean mozten deuriez. Iparralderago eiten deuren ez bezala hamen kaliek izen bana deukie ha dala edo bestie dala. Esaterako kale batek Agorrilak 15 deko, eta hurrengoak Agorrilak 14. Antza danez Paraguayk independentzia lortzeko ekitaldiyen agorrilaren 14an hasi zirien, baie burutu hurrengo egunien, dana gau beraren barruen, eta horrexegatik kalion izenak.

Independentziaren etxie kendute, hamazortzigarren mendekoa dana, etxe gehienak XIX mendekoak direz, nire ezagueran behintzat, amaierakoak edota XX mendeko hasierakoak. Etxe politak apaindurakaz, orokorrean patiyoagaz eta pisu bakarrekoak edo lalengo solairu bategaz. Solairu bikoak garai horretakoak gitxi direz, eta dirianak jauregiak eta eraikin ofizialak iziten direz. Holangoetaz gain, XX mendeko bigaren erdikoak be badagoz, Batzuk ondo zaindute, altuera handikoak, hamar pisutatik gorakoak, baie beste batzuk, barriz, bape artatu barik dagoz eta itxura penagarriye deukie. Batzu-batzuk amaitu barik eta guzti.

 

Zentroko egoiliarrak

ugari beti abarrak

nora ezean itxura baten

apurtuaz standarrak

Eukiak eta eukibakoak

gazte, heldu eta zaharrak.

 

Pausoa ezin debalde

eskaintza dator goi ta behe

harribitxiak, kanbiyoa ta

ondoren galtzerdi pare

kale saltzaile ugari dago

zergura behar bada be.

 

Keia izin lei astuna

sikua bada eguna

ta egarriak jota bazagoz

ondorio ezaguna

pote bat hartu gura badozu

alperrik zabiz laguna.

 

Itxita dagoz tabernak

berez pub edo diranak

baina kaletan txiringitoak

ez dira faltetan behintzat

ta edateko hartzen daurie

Terere izeneko zer bat.

 

Matea ei da potea

edateko bertan tea

ta ikusten dozu kalean zehar

jende zahar ta gaztea

eta askotxok eskuan daukez

termoa eta matea.

 


Utzi iruzkina: