Lalengo aurrepausuek
Egia esanda, inprobisazinoan gustora askoan ibilten naz ni; ez bakarrik bertsotan, bizimoduen be halantxi ibilten naz sarri edota gehienetan. Halanda ze irailera arte ez nentzen pentsetan hasi tropikoetara etorteko asmoa baneukon txerto batzuk hartu beharko nebazala, eta nola edo hala internetez bilatzen hasi nentzen ia non topa neikeazan horreek txerto horreek.
Baie agian aurrepausoen aurrepasuek azaldu beharko neukez. Ez dautsa ardure zelan,─ dakiyanak badaki eta ─ baie 2021eko irailien beharrera joatetik libre lotu behar nentzanez urte batez, bidaia luzie egin behar neuala otu jatan. Hasiera baten ideia Tailandia, Vietnam, India eta holango lekuetara abiatu behar neuala akorda jatan, baie Pandemia alde batetik, eta Monzoi garaia dala hango mandan bestetik, Hego Ameriketara hobeto zala erabagi neuan. Eta holantxi, irailaren hasieran txertoak jarri behar nauzela akordura etorri jatan.
Lalengo pausua Interneten begiratzie izin zan, zeintzuk txerto eta norako behar nauzen, eta gero nok eta non imingo eustezan. Aldi berean Hego Ameriketako edozein lurraldetan sartzeko, PCRa egin barri eskatzen dautsue, eta ezezko emoitzagaz noski. Prozesue zelangoa izin zan bertsotan kontako dot.
Bidaian hasi eta bidien
ugari ziran harriak
etxetik urten barik be batzuk
ate ondoan jarriak
tropikotara joatekotan
mehatxu izugarriak
gaixotasunak izin litekez
ikeragarri larriak
Garai batean baztangea zan
gaixotasunik txarrena
txertoa baina asmatu euren
ta akabo bere kondena
gure osasunan ardurea da
gaur Osakidetzarena
mundu mundialak ikusi dauan
osasun sistema onena.
Euskaldune naz bilatu neban
Osakidetzan epela
ta deitu neutsen pentsetan zala
burutzazino itzela
Irungo batek hartu ta esan
Bilbora deitzeko horrela
Bilbora deitu ta esan eusten
Aurek be ez dakiyela.
Ba, azkenean Espainiako
gobernuari jo gaita
eta ordue emon eustien
egiteko laster zita
mediku onak hartu ninduan
on ta atzerritarra baita
Ha gazteleraz makal zabilen
euskeraz hobe ez aita.
Baina azkenean PCRa
egin beharra neban hor
Osakidetzan itaundu neban
publikoaren zale baikor
ilusinoa kendu eustien
ahal eurien bezain bizkor
PCRa pribatuetan
egin behar da derrigor
Eta azkenien irailaren hogeitabederatzien hartu neuan hegazkine, edo hobeto esanda hegazkinek ni neu hartu ninduan, eta Paraguayko Asuncioneraino ekarri ninduan.
Bertoko barri hurrengo post baten.