Sartu barrura laguna, odolki aza ta babarruna!

   Ez dakit zergatik, ia eztabaida guztietan aditzen dudan azken esaldia den; “zuk zurea eta nik nirea, baina biak dira onargarri”. Ño! Espresio hau kasu guztietan erabiltzea, ez dela baliagarri esango nuke. Eztabaida gai batzuetan baliagarri izan liteke, baina zoritxarrez, erlatibismoaren alderdi hau eztabaida guztietara zabaltzen ari gara eta ez dut uste, moral eta etika kontuetan, “zuk zurea eta nik nirea” espresioak balio duenik.   Egia da gustuez hitz egiten dugunean, iritzi ezberdinak egon daitezkeela: Ea zakilaren neurriak inporta duen ala ez, gustu kontua denez...


Taberna eta desfileko mozorroen epaile, sukaldari, bazkaikide, dantzari, abeslari, ... gustura ibili ziren zomorro txikiak oriotarrak beldurtzen!!Giro polita gaztetxean!Baita herrian ere!


Aurten inauterietarako festa itzela antolatu da: -Goizean tabernen arteko lehiaketaren irabazlea hautatuko da.-Arratsaldean kalejira izango da mozorro guztiak herriari erakusteko. -Gauean Gozo-Gozo taldeak plaza alaituko du. Hau dela eta, Gaztetxeak festan parte hartzea erabaki du eta zomorro txikiz mozorrotuko gara, eguerdian gaztetxean bazkaldu eta mozorrotu ondoren kalejirara denok batera irteteko. Gurekin zomorro txikiz mozorrotu nahi duenak Anima dadila asteazkenean 18:30etan kosta tailerrera mozorroa lortzera eta txurrumuskik asmatu duen koreografia ikastera! Zuen zain izango...


Asanbladan hitz egindakoaren ostean asteartean (urtarrilak 31) 18:00 etan uztailararteko plangintza egitea erabaki da gero asanbladatan plan hori lantzeko. Proposamenak eskertuko ditugu eta bertaratu ezin duenak hemen blogean idatz dezake. Eskerrik asko! Inork lagundu nahi badu 17:00etan lagun batzuk elkartuko gara lantxo batzuk egiteko. Ondo izan!


Azken hilabetean bertaratu ezin izan duzuenontzat: Gaztetxeak barra berri eta dotorea du orain!Kostata sartuta, baina guztiz harro gaude nola geratu den ikusita!


Ez da makala Norrie May-Welbyk lortu duena. Historiako eta mundu osoko ofizialki onarturiko sexu zehatzik gabeko lehen pertsona izatea. Australian onartu diote pertsona horri bere burua ulertzeko moduaren kanpora begirako isla. Nortasun-agirian emakumea edo gizona jarrita berdin-berdin egingo zuen bere bizitza, bata eta bestearen gorputz eta izaeran saiatuta argi baitzeukan ez bata eta ez bestea ez zela; gizon jaio arren, ezin hala bizi; beraz, bere burua transexualtzat jota jarraitu beharrekoak jarraitu eta emakume bihurtu zen. Emakume ere ezin sentitu, ordea. Hori nahastea, hori arazoa,...


Bada denbora piska bat gaztetxearen loraldi handi harez geroztik eta gauza asko aldatu zaizkit bizitzan. Ez dut gezurrik esango, gaur egi gordinak nakar, gordinegiak.Lore ximeldu bat nintzen elizako aldapan argazki hura atera zenutenean, Etxeluze amets bat besterik ez zen orduan eta horrelako amets bat baino gehiago bihurtu zitzaigun amesgaizto gure Oriyo maitean. Ezkor nintzen, oso ezkor!Baina bazen zerbait aldatu zena. Lagunak etxera bisitan zetozenean arraunaz bost minutu, Ezker Abertzalearen eztabaida prozesuaz ordu erdi bat eta gaztetxeaz eta gazte festez ordu ta erdi berriketan... zer...


Nahiz eta kuadrila txikia elkartu, arratsalde positiboa izan zen atzokoa.Ea hurrengoan gehiago elkartzen garen eta Etxeluze pixkanaka biziberritzen dugun!


Dantzariak "Herribil" bidean! Afalostean! Gaztetxean! Sasoiean! Barre algara artean!


Abian da Orioko Etxeluze gaztetxeko blog berria (batzuek kantzontzilo edo kuleroz baino sarriago aldatzen dugu web-gunez!!!).Saiatuko gara astero hau bizirik mantentzen, asanbladetan landutakoa, ekitaldi ezberdinetako argazkiak edo programazioaren berri ematen.                     Bloga zeharo irekia izatea nahi dugunez, zerbait idazteko gogoa duen edonoren argazki, iritzi artikulu nahiz bertso edo txiste publikatzeko asmoa dugu. Horretarako, zuen kalapitak gaztetxea.orio@gmail.com helbidera bidali besterik ez duzue.  Kontuak horrela, ea denon artean gunetxo hau geure komunikaziorako plaza ...