Etumeta AEK Euskaltegia

Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten







Ikasturte ederra joan da; gogoz hasi genuen eta gogoz hartu dugu uda ere. Izan ditugu hamaika istorio, abentura, plan eta ikasteko aukera, ezagutu dugu inguruan zebilela ez genekien jendea ere, eta hitz egin dugu erruz euskaraz. O, bai, mintzo izan gara batekin, bestearekin, astean behinekotik aurrera, beti euskaraz! Txokoaldeko Txalaparta Txokora joan ginen azaroan, gogoratzen? Hura bai erritmoa Oreka TXeko lagunena, eta ez zitzaien perkusiorako tresnarik falta. Abenduan San Tomas talo afaria egin genuen. Bai, bai, egin: geuk jo eta erre, eder askoak zeuden. Ia bazirudien Ataungo Talogi...



Aurreko astelehenean, hilak 17, bukatu zen literatura lehiaketarako ipuinak bidaltzeko epea. Espero baino lan gehiago jasota, pozarren gaude antolatzaileok, herriaren erantzuna (beste behin) bikaina izan da. Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!   Orain epaimahaikideei dagokie lanak aztertzea eta txapelduna aukeratzea, emaitza jakiteko zain izango gaituzte. Ez dute lan makala aurretik!   Sari banaketa ekitaldia EKAINAREN 7an egingo dugu, arratsaldez. Idazle guztiok zaudete gonbidatuta, baita gainerako herritar eta kuxkuxerook ere, noski.   Elkar bertan ikusiko dugulako...


usurbil@aek.eus 1675351472260

Etumeta AEK Euskaltegia