BUKATU DA EPEA!
Aurreko astelehenean, hilak 17, bukatu zen literatura lehiaketarako ipuinak bidaltzeko epea. Espero baino lan gehiago jasota, pozarren gaude antolatzaileok, herriaren erantzuna (beste behin) bikaina izan da. Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!
Orain epaimahaikideei dagokie lanak aztertzea eta txapelduna aukeratzea, emaitza jakiteko zain izango gaituzte. Ez dute lan makala aurretik!
Sari banaketa ekitaldia EKAINAREN 7an egingo dugu, arratsaldez. Idazle guztiok zaudete gonbidatuta, baita gainerako herritar eta kuxkuxerook ere, noski.
Elkar bertan ikusiko dugulakoan,
ETUMETA AEK EUSKALTEGIA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: