II. Etumeta Literatura Lehiaketa

usurbil@aek.eus 1675351472260 Etumeta AEK Euskaltegia | 2024-02-12 16:21

usurbil@aek.eus 1707751879656

II. ETUMETA LITERATURA LEHIAKETAKO OINARRIAK

 

LANAK

Hasteko, argi utzi nahi da ez dela inolako pertsona zein kolektiboren aurkako eduki iraingarririk onartuko. Baldintza guztiak onartzea dakar parte hartzeak berak, lehen hau barne.

 

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da 18 urte beteak izatea lana bidaltzeko unean, eta Usurbilen erroldatua egotea edota Etumeta AEK euskaltegian matrikulatua.

 

Lanei dagokienez,

 

- Ipuin laburrak izango dira, 650 hitz, gehienez.

- Times New Roman letran idatziak, 12 neurrian, espazio bikoitzarekin.

- Gai librean idatziko dira.

- Lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira, baita lehiaketa batera bidali gabeak ere.

- EUSKARAZ idatziak behar dute.

 

 

Bi dokumentu bidaliko dira inaki-d@aek.eus helbidera:

 

1. DOKUMENTUA: Ipuina bera, marka identifikagarririk gabe, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburua bera izango da: “IZENBURUA.PDF”.

 

2. DOKUMENTUA: Parte hartzailearen datuak, hau da, izena, bi abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburuarekin berarekin identifikatuko da: “IZENBURUA.DATUAK.PDF”.

 

Etumeta AEK arduratuko da epaimahaikideei lanak bidaltzeaz, identifika ez ditzaten, baita, epaia ebatzi ondoren, hura bere egilearen datuekin lotzeaz ere.

 

 

EPEAK

Lehiaketak epe hauek jarraituko ditu:

- Lanak bidaltzeko epea: OTSAILAREN 12tik APIRILAREN 7ra arte, biak barne.

- Sari banaketan egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz.

- Sari banaketa EKAINAREN 5ean egingo da.

 

 

EPAIMAHAIA

Epaimahaikideak hiru izango dira, eta Etumeta AEK-k aukeratuko ditu. Haien erabakia aldaezina izango da.

Irabazle bakarra egongo da, eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake, merezitako lanik ez dagoela erabakiko balu.

 

 

SARIAK

Sariak:

- Txapelduna: 150€ko baliodun saskia, Hurbilagoren eskutik

- Aipamena: 70€ko baliodun saskia, Hurbilagoren eskutik

 

Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.

 

 

ARGITARATZEA

Parte hartzaileek onartzen dute euren lanak argitaratu ahal izatea NOAUA! aldizkarian eta Etumeta AEKren sare sozialetan.


Utzi iruzkina: