Bagatoz bueltan!

usurbil@aek.eus 1675351472260 Etumeta AEK Euskaltegia | 2023-09-06 11:38

usurbil@aek.eus 1693994460849

 Abestiak dioen bezala, joan zaigu uda, eta euskaltegira itzultzeko garaia heldu da. Bertan gara gu jadanik, zu bakarrik falta zara! Aurten euskarari astindu bat asmotan bazabiltza, hementxe duzu txokoa, Usurbilen bertan.

 

Dela euskara ikasi nahi duzula, dela herdoildua duzun hizkera hori zorroztu nahi duzula, gurean duzu aukera: maila guztiak eskaintzen ditugu, A1etik hasi eta C2raino, baita ikastaro espezializatu batzuk ere, behar zehatzetara egokituak. Zatoz Etumeta AEK euskaltegira eta pozik asko azalduko dizugu behar duzun guztia.

 

Interesatuta bazaude, edo interesdun inor ezagutzen baduzu, hemen duzu gure informazioa.

 

Bertan izango gaituzu zain: Nagusi kalea 43, behea, Usurbil.

 

Astelehenetik ostegunera, 11:00 - 13:00 eta 17:00 - 19:30

Ostiraletan, 11:00 - 13:00

 

Kontakturako: usurbil@aek.eus

607 609 379

 

Ez utzi hurrengorako!

 

Etumeta AEK euskaltegia


Utzi iruzkina: