Ongi etorri!

usurbil@aek.eus 1675351472260 Etumeta AEK Euskaltegia | 2023-11-24 11:19

usurbil@aek.eus 1700836555840

 

Ongi etorri ikasle berriak eta ongi etorri lehengo urtean ere geurean aritu zineten ikasleak, pozarren hasi dugu ikasturte berria zuek guztiokin batera. 

Urrian hasi eta martxa hartuta gabiltza, honezkero lehenengo irteerak egiten hasiak gara.

Aurreko astean "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuan izan ginen, herriko txoko ezberdinetan ditugun arte lanak ezagutzen A1 eta C1 taldekoekin. Oso interesgarria izan zen egunerokoan gure herrian ikusten ditugun lan hauen historian pixka bat gehiago sakontzea. Aurreratzean izango ditugu horrelako gehiago ere!

 

Amaitzeko jakinarazpen txiki bat, datorren ostegunean, hilaren 30ean jakingo duzuen bezala Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba orokorrerako deia egin du zaintza publiko eta kolektiboaren alde, eta Etumetako irakasleok greba egingo dugu.  

Laister arte!

 

 

 


Utzi iruzkina: