BILBO ZAHARRA

Bilblog Berria

Ingelesa Bilbo Zaharra euskaltegian     IC Idiomas eta Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik aukera paregabea duzu ingeles ikastaroak egin ahal izateko zure etxetik gertu, Bilboko Alde Zaharrean*, hain zuzen ere. Irakasleak adituak eta esperientzia handikoak izango dira, eta metodologia, berriz, punta-puntakoa eta ikasteko eraginkorra. Kalitatea izango duzu oinarri.   HAURRENTZAKO IKASTAROAK (6-15 urte) Irailaren 17tik ekainaren 19ra 3 ordu asteko, bi egunetan         16:30-18:00 / 18:00-19:30   GAZTETXO ETA HELDUENTZAKO IKASTAR...


Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 21ean ELKARLAN euskaltegiok ( Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) euskara ikasi duten eta ikasten ari diren guztiei zorionak eta eskerrak emateko euskara ikasleen jaia antolatu dugu ekainaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian, 19:30. Emandako pausoa ospatu, aurrean ditugunak txalotu eta euskaldunok osatzen dugun komunitatera ongietorria emateko, jai ekitaldia antolatu dugu: Bertsolariak Antzerkia Kantariak Testigantza Euskalduna agiriaren banaketa Aurreskua Luntxa Erromeria Zatoz gurekin ospatzera!


Udarekin batera, esku artean dugu, labetik atera berri, Bilbo Zaharra euskaltegiaren BARRA-BARRA aldizkariaren 13. zenbakia. Eduki freskagarriz beterik iritsi zaigu udako ale hau: Afrikako bizipenak kontatuko dizkigu Amaia Untzueta ikasleak, Garapenerako lankidetzan sei urte eman ondoren kontinente beltzean. Dolores errusiarra dugu, ama Bilbotik atzerriratutako "gerrako umea". Euskal Herrira itzultzearen arrazoiez mintzatuko zaigu. Klima aldaketaz jardungo zaigu Andoni Llosa. Joseba Zulaikaren artikulua: Lauaxeta, Etxebarrieta, Yoyes. Sujetu Abertzalearen Bidegurutzeak. Maiatzean ...


Hauxe da Nafarroatik egingo dugun ibilbidea:   tagzaniapasteNafarroara irteera map - Tagzania


Ekainaren lehenengo asteburuan, 2 eta 3, Nafarroara goaz! Antolatu dugun irteeran parte hartzeko izena eman dezazun gonbidapena luzatzen dizuegu Bilbo Zaharra euskaltegitik. Bi egunetan zehar hamaika leku zoragarritan barrena ibiliko gara: Irunberriko arroila, Isaba, Otxagabia, Iratiko oihana... Plan bikaina prestatu dugu: 1. Eguna-Ibilbidea: BILBO, IRUÑEA, IRUÑEA, IRUNBERRIKO ARROILA, ISABA Bertan egingo dugu lo: Bungalowetan 2. Eguna-Ibilbidea: ISABA, OTXAGABIA, IRATIKO OIHANA Iluntzean etxera. Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 25, ostirala ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA! tagz...


KOLOREAK

bilbozaharra 1456131646024 BILBO ZAHARRA | 2007-05-10 17:20

Kaixo! Udabarri betean gauden honetan gure euskaltegiko hormak ere kolorez jantziko ditugu. KOLOREAK izeneko argazki erakusteta antolatuko dugu pasiloetan zehar.   Argazkiak IBARREKO FOTO CLUB talde bilbotareko kideek ateratakoak ditugu. Astekehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara.


             Kaixo! Badakizunez, euskal kulturaren ajeen inguruan gabiltza aspaldion. Gai nagusi hori jorratzeko, idazle asko ari dira pasatzen gure elkargunetik. Eta idazle horien iritziak oihartzun handia ari dira edukitzen, hala komunikabideetan nola gizartean, oro har. Eta guk horixe nahi, kezkak haizatu alegia, erresonantzia kutxarena eginez.             Ez dugu hemen Joseba Zulaikaren merituen zerrenda egingo. Nahikoa bedi esatea, liburu mordo bat argitaratu dituela eta ...


GOROZIKA

bilbozaharra 1456131646024 BILBO ZAHARRA | 2007-05-04 18:47

Asteburua aterpetxean Maiatzak 11-12-13   OSTIRALA 11: Gaueko 20:30ean TXOKOan harrera, ongi etorria eta afaria. LARUNBATA 12: Paseoa itsasontzian: Bermeo, Izaro, Elantxobe, Bermeo. Bazkaldu Matxitxakon Eneperin kafea. “San Juan de Gaztelugatxe”  aukeran Gauean: Bertso-afaria   IGANDEA 13: Buelta Gernikatik Bazkaldu Etxera tagzaniapasteUrdaibai map - Tagzania


KARRANTZA

bilbozaharra 1456131646024 BILBO ZAHARRA | 2007-05-04 18:16

Berbaldun taldea IRTEERA-EGUNA: Maiatzak 5, larunbata IBILBIDEA: Pozalaguako kobazuloak, Karpin natura-parkea, Balmasedako txapel-lantegia… IRTEERA-ORDUA: Goizeko 9ak ITZULERA-ORDUA: arratsaldeko 18:00ak Euskara bultzatzeko asmoz egingo dugun irteera. Izena emateko azken eguna: Maiatzak 3, osteguna   Eman izena bulegoan, berbaldun hori! Prezioa: 20 euro, bazkaria barne. tagzaniapasteKorrika 0 km. Karrantza map - Tagzania


Josune Bereziartu

bilbozaharra 1456131646024 BILBO ZAHARRA | 2007-05-04 18:08

Josune Bereziartu Beti bezala, Bilbo Zaharra euskaltegian zuontzako hitzaldi eta ekitaldi interesgarriak antolatzen dihardugu. Oraingoan, Josune Bereziartu eskalatzailearen ikus-entzunezkoa eta hitzaldia antolatu ditugu. Josune Bereziartu munduko eskalatzaile onenen artean kokatu da. Azken urteetan munduko errekor gutiak hausten ari da eskalatzaile lazkaotarra. 2002 urtean historiara pasatu zen, emakumezko batek inoiz gaiditu ezin izan duen zortzigarren mailako zailtasuna gainditu eta 9A zailtasunezko Bain de Sang (St. Loup, Suitza) bidea eskalatu ostean. Lorpen galatiko honega...