Jon Maia. Apaizac Hobeto XVI. eta XVII. mendeetan euskal arrantzaleek Kanadako Ipar Atlantikoko uretan eginiko balearen arrantzaren kronika gure itsas historiaren pasarterik kilikagarrienetako bat da. Hain zuzen ere, historia hori berreskuratu nahian, Apaizac Obeto espedizioa ekainaren 5ean Pasaiatik abiatu eta, sei astetan San Lorentzo ibaian nabigatu ondoren, Ternuako Red Bayko badiara iritsi zen. Espedizioaren xedea Kanadako arkeologoak ikertzen ari diren XVI. mendeko euskal balea eta bakailao arrantzaleen kokalekuetara joatea izan zen. Horrezaz gain, espedizioak euskal baleazal...