Amama Mari, pertxenta-pertxenta bere hiru billobakin Kirurin!!Gazte mantentzea ee
P Argazki hau aurreko urtean Saninaziotan ateratako argazki bat da. Ze ondo pasa nuen!!Ba al da ba udako parranda bat baino gauza hoberik?Argazki hau Leirek, koadrilako batek ateratakoa da, Azpeitiko taberna batean, Zuhatzen hain zuzen. Ea aurtengo uda ere aurrekoa bezain ona izaten den!!
Lehenik eta behin Eskoriatzako mutil gazte baten blog batetara sartu naiz aurki.com-eko blog pertsonaletatik. Izan ere, JGabiMark izenez sinatzen duen gazte eskoriatzar honen bloga oso pertsonala da, Danbolinerokua da haiz zuzen, bere blogaren izena. Orokorren gustatu zait, eta zerbaitek atentzioa deitu badit bere euskalkian idatzia egotea izan da. Izan ere, nire iritziz askoz pertsonalagoa geratzen da norberaren euskalkian eginikoa.Neuri ere inbidia apur bat eman dit, agian bat edo beste azkoitiarrez idazteko. Baina hala ere, jendearen komentariorik ez duenez, hor badu hutsune bat. B...
Hilak 22 dituen honetan, HUHEZIko infogelan, Web 2.0 klasean aurkitzen naiz blogeko lehenengo artikulua idatzi nahian.Nahiz eta ez izan ezer berezirik aipatzeko, asteburua gainean daukagula kontutan hartuz, nire aisiari buruz idatziko ditut ondorengo lerroak. Gaur, ostirala izanik, “ostireltxo” izenez Azkoitian, nire herrian deitzen diogun lez, egun handia da, parrandarako behinik behin. Gaurko honetan, lagunekin Zurt izeneko taberna batetara joango naiz lagunekin afaltzera, ondoren pote batzuk hartu tabernaz taberna eta denbora luzez lasai-lasai hitz egin eta barre algarak egin ostean lagu...