AnTXioLa txOkOa

by. :::K¡bi:::

Oixe ba, negar iteko gogua sartzezayola batei oitako egunetan. Ta enaiz ai esamiñataz, keba, si konparauta esamiñak alegria bat dia. Errealataz ainaiz.Asteburu osua etxen enzerratua ikasten pasa ta geo haixe pixkat hartzia mezi nula pentzaudet. Bida gaur derbiya do, jun ingonaiz. Ta junaiz, bai. Baño ustet obenula etxen geatu banitza ekonomia ikasten. Larrusia.Ta enaiz hasiko defenditu ezin dana defenditzen. Ezta klaro dona esaten de. Ze esangoizuet ba. Dezepziyua? Ba igual hainbestekua ez, ya pixkat asumiuta dakat urrungo urten anoeta jungonaizela Erreala-Cadiz ikustea.Baño alare au negar ...


YouTube

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2007-01-17 14:41

Bueno, gaur Web2.0-n YouTube orrialdea bisitatu dugu. Bertan bideo interesgarri bat aurkitu dut. Nere herri maitean kokatzen da bideo hau, baina protagonistak ez dira Oriotarrak, zorionez. Hemen dituzue bi Zarauztar "pitzatu" Orioko autopistako zubitik botatzen. Ikusti eta flipatu...  


Txisteak

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2007-01-10 15:21

powered by ODEO


Iban Aranzabal Goienako zuzendariaren hitzaldi bat izan genuen lehengo egunean. Sustatu eta Goienari buruz hitz egitera etorri zen bera. Gaur egun, telebista, irrati eta prentsa idatzian ez bezala, interneten edozein izan daitekela editore esan zigun.   Blogen bitartez, adibidez. Edozeinek eduki dezake blog bat, bere ideiak, iritziak, edo okurritzen zaion edozer munduari aditzera eramateko. Guk geuk, eskolakoaz gain, beste blog propio bat sortzera animatu zigun Ibanek.   Microsoften aurkako kanpaina ere egin zuen Huheziko ordenagailuetan Internet Explorer erabiltzen zela konturatu...


Joxe Aranzabalek emandako irakurgai batean literatura bultzatzeko modu berri bat deskubritu dugu. Irakasle batek Guerrilla Season liburu historikoaren irakurketa kolektiboa antolatu du: astero zati bat irakurtzen dute eta irakurle guztiek blog batean liburuari buruzko iritzia eman dezakete.   Irakurtzeko modu bitxia baina polita da hau. Gustoko ez duenari atseginago egiten zaio horrela. Gainera, askotan liburu bat irakurri ostean, norbaitekin komentatzeko gogoa egoten da. Niri behintzat hori gertatzen zait. Baina zaila da zure liburu berdina irakurri berri duen beste pertsona bat aurki...


haloween

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2006-11-02 08:44

Bueno ba, azaroak 1 asteazkena, allatua ba hurrungo jai eguna: santu guztin eguna, o hildakon eguna; Haloween de deitze omentzayo oan. Baño oi ez altzan ba amerikanua? Ba bai, berez bai, baño ya ez, ya guria de bada, batenbatei hildakon omenez mozorrotzia okurritu zitzayon egunetik aurrea. Kazuen, dana kontagiatzeiguela ba amerikano oyek: aurrena hanburgesak ta oan haloween. Laxte Bush de kontagiatukoigue (esperoet gaxotasun oi ez izatia kontagiosua). Ez baño egiya da. Leno naikua ez bagenun kanposantuaño iyo ta gure hildakoi lore polit-polit batzuk jartziakin; oan gaña mongoliton moun kala...


Bueno ba, hementxe no ta, nere bizitzan aurrenengo aldiz blogen deberek eztian zeoze idazten. Ta egiya esan eztakit ze idatzi, ze enao oituta blogetan idazten. Aitortzet ipuyakin obeto ematenaizela blogakin ta oitakokin baño. Baño bueno, zeoze inberkoa ta, ta aber zer dakaten idaztia. Ba hementxe no, leyuan ondon, eztakitela ze idatzi. Zerua urdin-urdiña do ta udara emateu (kontutan artuberda laxte gabonak diala), ta txorik kantari daude. Txikitako udarako larunbat bat goatzeit. Gurasokin jutenitzan San Martinea, nere txandar grixakin (txandar grixataz goatzenaiz ze nere faboritua zan) ta b...


Netiketa

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2006-10-25 22:28

Aurreko egunean, Joxe Aranzabal, gure web 2.0-ko irakasleak netiketari buruzko klase teoriko bat eman zigun. Ez dakienarentzat, netiketa interneten ibiltzean besteei ez molestatzeko arau sorta bat da. Besteak beste, letra larriz ez idaztea (haserrea adierazten baitute), lagun bat posta zerrenda batean gehitu baino lehenago baimena eskatzea (logikoa iruditzen zait), inor ez iraintzea (bizitza errealean ere baliagarria da hau) eta dokumentu atxikiak identifikatzea dira gomendatzen diren gauzetako batzuk. Ongi iruditzen zait netiketa baten existentzia, bizitza errealean ere badugu, zergatik ez...


Hona hemen euskarako klasean interneten saltseatuz aurkitutako hiru hiztegi. Irakasleak esan digu hemen idazteko gure ustez gehien erabiliko ditugunak; hor doaz, beraz. Euskaltzaindiaren webgunean hainbat laguntza mota aurki ditzakegu, halanola hiztegi batua, Jagonet zerbitzua eta pertsona eta leku izenak kontsultatzeko izendegi bat; gainera, euskaltzaindiaren arauekin zalantzarik badugu bertan argitu ditzakegu. www.erabili.com webgunean sartzen bagara, hiztegi mota piloa aurkituko dugu: euskarazkoak, gaikakoak, ingelesekoak, atsotitz eta esamoldeenak, sinonimo eta antonimoenak... Azke...


blog ehizan

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2006-10-12 02:56

Hona hemen aurki.com-en aurkitutako hainbat blog eta webguneen komentarioa: Telezaborra: Interesgarria, telebistako hainbat programen inguruan eginiko kritika eta komentario ironikoak aurki ditzakegu blog honetan. Euskaraz idatzia dago eta irudiak eta argazkiak erabiltzen ditu egileak. Ongi! www.oriora.com: Herri polit eta lirain honetako biztanle batek ezin utzi albo batean bere jatorria. Webgune interesgarria Orio herri arrantzale eta arraunlariari buruz gehiago jakiteko: historia, kultura, pertsonaia, izen handiko herritarrak, herriko kirolak, festak... Kixmi: tximinoak interesatzen...