Hiztegi bilaketa

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2006-10-19 06:16

Hona hemen euskarako klasean interneten saltseatuz aurkitutako hiru hiztegi. Irakasleak esan digu hemen idazteko gure ustez gehien erabiliko ditugunak; hor doaz, beraz.

Euskaltzaindiaren webgunean hainbat laguntza mota aurki ditzakegu, halanola hiztegi batua, Jagonet zerbitzua eta pertsona eta leku izenak kontsultatzeko izendegi bat; gainera, euskaltzaindiaren arauekin zalantzarik badugu bertan argitu ditzakegu.

www.erabili.com webgunean sartzen bagara, hiztegi mota piloa aurkituko dugu: euskarazkoak, gaikakoak, ingelesekoak, atsotitz eta esamoldeenak, sinonimo eta antonimoenak...

Azkenik, haberen webgunearen barruan ikasbil klikatuz, euskara-ikaslearen oinarrizko hiztegia aurkituko dugu, non euskaratik gaztelaniara eta alderantzizko itzulpenak egin ditzakegun.

 


Utzi iruzkina: