Netiketa
Aurreko egunean, Joxe Aranzabal, gure web 2.0-ko irakasleak netiketari buruzko klase teoriko bat eman zigun. Ez dakienarentzat, netiketa interneten ibiltzean besteei ez molestatzeko arau sorta bat da. Besteak beste, letra larriz ez idaztea (haserrea adierazten baitute), lagun bat posta zerrenda batean gehitu baino lehenago baimena eskatzea (logikoa iruditzen zait), inor ez iraintzea (bizitza errealean ere baliagarria da hau) eta dokumentu atxikiak identifikatzea dira gomendatzen diren gauzetako batzuk. Ongi iruditzen zait netiketa baten existentzia, bizitza errealean ere badugu, zergatik ez internet bidez, konbibentzia errazago egiteko?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: