Literatura Web 2.0 erara
Joxe Aranzabalek emandako irakurgai batean literatura bultzatzeko modu berri bat deskubritu dugu. Irakasle batek Guerrilla Season liburu historikoaren irakurketa kolektiboa antolatu du: astero zati bat irakurtzen dute eta irakurle guztiek blog batean liburuari buruzko iritzia eman dezakete.
Irakurtzeko modu bitxia baina polita da hau. Gustoko ez duenari atseginago egiten zaio horrela. Gainera, askotan liburu bat irakurri ostean, norbaitekin komentatzeko gogoa egoten da. Niri behintzat hori gertatzen zait. Baina zaila da zure liburu berdina irakurri berri duen beste pertsona bat aurkitzea. Modu honetan ez dago arazo hori.
Ondo dago, beraz, irakurketa kolektibo hau. Literatura ahal diren modu gehienetan bultzatu behar da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: