Egia esan, Aste Santuko oporrak nahiko ahaztuak ditut jada. Udako oporrak planeatzen ari naiz momentu hauetan. Aste Santua gehien bat etxean pasa nuen. Hau da, eguneko txangoak egin nituen baina Gasteizen gelditu nintzen kuadrilako gehienekin. Kanpoan ikasten duten lagunekin denbora gutxiago pasatzen dut aurten, beraz, aukera ezin hobea zen Aste Santuko oporretan guztiak hemendik ibiltzeko. Nahiko txango antolatu genituen. Egun batean mendira joan ginen. Goiz jaiki, motxilak prestatu eta eguna pasatzera joan ginen lau lagun. Beste egun batean Donostiara joan ginen. Han egun ...
Martxoaren 14an bi blogari etorri ziren gure klasera hitzaldi bat ematera, haien esperientziak kontatzera eta guri gomendio batzuk ematera. Iban Arantzabal eta Patxi Trapero, hain zuzen ere. Lehena Iban Arantzabal izan zen. Honek blogen eta komunikabideen indarra eta garrantzia azpimarratu eta interneten zehar baliabide berriak bilatu eta erabiltzera animatu zigun. Honen ostean, Patxi Trapero hasi zen hizketan. Honek anekdota bat aprobetxatu zuen bere hitzaldiari hasiera emateko. Traperok aipatu zuenez, bi egun lehenago marihuanako gailetak probatu eta sekulako itsu...
Betiko dantzak izan arren, musikak eta jantziek paper garrantzitsua jokatzen dute. Euskal dantzak ez dira bakarrik plazan dantzatzen direnak, koreografia ezberdinak ere egin daitezke betiko pauso ezagunekin. Modu horretan, honelako emaitzak lortuko ditugu.
Zergatik erabili firefox? Azkenaldian gero eta gehiago entzuten dugun galdera da hauxe. Zergatik izango da, ba? Hasteko, Firefox askoz seguruagoa da Internet Explorer baino. Akats gutxiago ditu eta ez du ActiveX moduko teknologia arriskutsurik. Azkarrago doa eta explorer baino askoz abantail gehiago ditu. Egia esan, nik etxean beti internet explorer erabiltzen nuen. Baina beste alternatiba hau zegoela ikusi nuenetik, gero eta gehiago ohitzen ari naiz nabegatzaile hau erabiltzera. Benetan interesgarria izango litzateke firefox-a deskargatzea eta bere abantailetaz jabetzea. Gainera, eu...
Pentsalaria, idazlea eta Zaragozako irakasle dugun Daniel Innerarityk egungo gehiegizko informazioaren inguruan jorratu zuen bere hitzaldia HUHEZIko fakultatean zera esanez: Antzina, guztiak ziren jakintsuak. Jakin ahal zuten guztia zekiten. Lehen eskutik jasotzen zuten informazio guztia, esperientzia fisiko batetik lortuz. Egun, soilik dakizkigu gauzak norbaitek kontatu dizkigulako eta interneten ondorioz, jakin ahal genezakeen guztia ezin dugu jakin. Gure ezagutza gizarteak gu baino...
http://es.youtube.com/watch?v=DnbiqRwQliohttp://es.youtube.com/watch?v=amdv2tx8B3k&feature=relatedhttp://es.youtube.com/watch?v=W_aZtUxOuF0&feature=related
Argazki honetan Gasteizko dantza talde honen partaide batzuk agertzen gara. Aguraingo jaietan emanaldi baten ostean ateratako argazkia dugu. Esan bezala, batzuk baino ez dira agertzen, talde erdia baino gehiago falta da.
Euskal Herriko folklorearen barruan hainbat arlo ezberdin ditugun arren, euskal dantzak dira gure kulturaren adierazle garrantzitsuenetarikoa. Herri honetan hainbat dantza talde ezberdin daude, ezagunenetariko bat Algara dugu. Dantza talde hau beste dantza talde batetik zetozen hamabost bat lagunen batzearen ondorioz sortu zen Gasteizen, 2000. urtean. Dantza talde berri bat sortzea zen gazte guzti hauen amets bakarra. Dagoeneko 30 dantzarik ez ezik, txistulari, gaitero eta trikitilari talde batek ere osatzen dute. Euskal ohiturak gure lurraldean eta baita atzerrian ere z...
Aupa!! Ikus-entzunezko komunikazioko lehenengo mailako ikaslea naiz eta hementxe daukazuen blog hau web 2.0 ikasgaian sortutakoa da. Gehienak klasean eskatutako lanak izango dira baina nire gustoko gaiak ere agertuko dira.