Aste Santuko Oporrak
Egia esan, Aste Santuko oporrak nahiko ahaztuak ditut jada. Udako oporrak planeatzen ari naiz momentu hauetan. Aste Santua gehien bat etxean pasa nuen. Hau da, eguneko txangoak egin nituen baina Gasteizen gelditu nintzen kuadrilako gehienekin. Kanpoan ikasten duten lagunekin denbora gutxiago pasatzen dut aurten, beraz, aukera ezin hobea zen Aste Santuko oporretan guztiak hemendik ibiltzeko. Nahiko txango antolatu genituen. Egun batean mendira joan ginen. Goiz jaiki, motxilak prestatu eta eguna pasatzera joan ginen lau lagun. Beste egun batean Donostiara joan ginen. Han egun osoa pasa, alde zaharretik ibili, pintxo batzuk jan, hondartza eta sekulako olatuak ikusi eta gero gauean buelta eman genuen etxera. Beste egun batean Bergarara joan nintzen. Lagun bati bisita egitera joan eta taberna batera joan ginen bazkaltzera. Sekulako taberna gainera!jejje Azkenik, tradizioari eutsiz, gainerako egun guztiak Gasteizen eman nituen. Arratsaldero koadrilarekin geratu eta zerbait hartzera joaten ginen. Egun batean zinemara, beste batean afaria antolatu, hurrengoan bazkaria gertuko herri batean…Baina Kutxin geratzea arratsaldero pote batzuk hartzeko zen arruntena. Kuadrilakoekin ez bageunden Algara taldekoekin elkartzen ginen. Udako bidaia Turkiara prestatzeko elkartzen ginen eta horren ostean ronda egiten genuen kutxiko tabernetatik pote batzuk hartzeko lasai-lasai. Beraz, esan daiteke gehien bat Gasteizen ibili nintzela, baina opor bereziak eta beharrezkoak izan zirela. Orain udakoen zain nabil, gero eta gutxiago falta baita kurtsoa amaitzeko!
Gasteiztik map
Iruzkinak
Utzi iruzkina: