Blogen bi aditu
Martxoaren 14an bi blogari etorri ziren gure klasera hitzaldi bat ematera, haien esperientziak kontatzera eta guri gomendio batzuk ematera. Iban Arantzabal eta Patxi Trapero, hain zuzen ere. Lehena Iban Arantzabal izan zen. Honek blogen eta komunikabideen indarra eta garrantzia azpimarratu eta interneten zehar baliabide berriak bilatu eta erabiltzera animatu zigun. Honen ostean, Patxi Trapero hasi zen hizketan. Honek anekdota bat aprobetxatu zuen bere hitzaldiari hasiera emateko. Traperok aipatu zuenez, bi egun lehenago marihuanako gailetak probatu eta sekulako itsua hartu zuen. Honen ondorioz, ezin izan zuen gure hitzaldia ondo prestatu. Hala eta guztiz ere, oso hitzaldi berezia eman zigun. Udaltzaina izanda, ez zuen informatikaz asko ulertzen, baina interneten bidez jendearekin harremanak sortzeko trebezia baduela ikusi zen. Azkenik, nahiz eta biek gomendio ugari eta ezberdinak eman, bat egin zuten blog pertsonal bat egin behar genuela esatean. Hau mundu berri bat aurkitzeko ate bat izango baita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: