INNERARITYREN BISITA HUHEZIn
Pentsalaria, idazlea eta Zaragozako irakasle dugun Daniel Innerarityk egungo gehiegizko informazioaren inguruan jorratu zuen bere hitzaldia HUHEZIko fakultatean zera esanez:
Antzina, guztiak ziren jakintsuak. Jakin ahal zuten guztia zekiten. Lehen eskutik jasotzen zuten informazio guztia, esperientzia fisiko batetik lortuz. Egun, soilik dakizkigu gauzak norbaitek kontatu dizkigulako eta interneten ondorioz, jakin ahal genezakeen guztia ezin dugu jakin. Gure ezagutza gizarteak gu baino adimen handiagoa du. Hortaz, informazio asko baztertu egin behar da askotan.
Beraz, arazo honi irtenbide bat emateko, alegia, ditugun aukerak gure gaitasunei murrizteko, honako hau izan beharko genuke kontuan:
- Arreta kudeatu. Norberak kudeatu behar du bere informazioa.
- Informazioa deuseztatu. Ahasteko gaitasuna. Zer ez den jakin behar jakitea.
- Norberak zehazten jakin behar du. Zu izatea.
- Kooperatu. Konplexutasuna errazten duen sistema bat aurkitu.
- Laburra izan. Laburpen ona, sintesis bat egiten jakitea.
Datuak elementu garrantzitsuak dira, behaketa prozesua dutenak. Informazioa berriz, era garrantzitsuan antolatutako datuak dira. Hauen kontzeptuak argi bereizi behar dira arazoa hemendik baitator. Alegia, behar ez diren datu asko daudelako. Hortaz, ezagutzaren diseinua etorkizuneko lana izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: