ALLERI zainddu!

Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenak bertan behera laga du behin behinean Alleriko paduran 500 etxebizitza eraikitzeko Ondarroako Udal Gestoraren plan berezia. Epaitegiak kontuan hartu ditu herri mugimenduak aurkeztutako arrazoiak. Besteak beste: plana zahartutako arau subsidiarioen gainean egin dela; ezin dela IKL-LIC babes ekologikoa daukan espazio bat lur eraikigarri izendatu: edota herrian dauden etxebizitza huts guztiekin, paduran 500 etxe egitea ez dagoela justifikatua. Arrazoi hauek, eta beste asko, behin eta berriro aurkeztu dizkiogu Udal Gestorari, hamaika alegazioren bi...



Alleri Zaindduk epaiketara eroango du Udal kudeaketa taldea; egitasmoaren kontran, Alleriren berreskuratze osoa eskatzen dute. IRAKURRI OSORIK HEMEN



Hauek dira Alleriko proiektuaren lehen faseari (Zaldupe-Alleri pasealekua) aurkeztutako errekursoak eta administrazio desberdinei egindako eskariak: - Errekurtsoa. -Ingurumen saila 1 - Ingurumen saila 2 - Ingurumen ministerioa - Costas - Lurralde antolakuntza ministerioa - Plan E - Uraren Euskal Agentzia


Mutriku Natur Taldekoek bidalitako argazkia, Alleriko bisoi bat kotxeak zapalduta.Alleriko inguruak urbanizatzearen ondorioa, bisoiak kotxeek zapalduta. Allerin 500 etxe egiten badira eta 500 kotxe joan etorrian hasten badira, ze etorkizun izango dute animalia babestu hauek?


  Hilabete gutxi falta dira eskabadorak Alleriko paduran sartzeko, Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak egunkari batzuetan zabaldu duenaren arabera. Lehengo fasean, urbanizazioarekin hasiko omen dira eta, bigarrenean, etxeak eraikitzen.    Alleriko padura LIC-IKG gune izendatua dago, interes komunitarioko gune. Eta, kasualitatez, hilabete gutxi falta dira LIC-IKG guneen babes eremuak zehazteko prozesu publikoa hasteko ere. Prozesu horretan, Alleriko padurari zelako babesa eman behar zaion zehaztuko da, eta horrela ZEC-ZEB bihurtuko da, Zaintzeko Eremu Berezia.   ...


Hauek dira Alleriko etxebizitzen proiektuari aurkeztu dizkiogun alegazioak:http://docs.google.com/View?id=dc7qv5mf_16gg62k5gvhttp://docs.google.com/View?id=dc7qv5mf_17c34tp7nn Alegazioen inguruan prentsan agertutakoa: Gara, 2009-10-21 Vecinos denuncian que la Gestora de Ondarroa miente sobre el proyecto de Aieri La plataforma Alleri zainddu! acusa a la institución controlada por el PNV de justificar el proyecto de viviendas por medio de mentiras y recuerdan que Aieri es uno de los pocos espacios naturales del pueblo. Osorik irakurri hemen


Ondarroako udalaren gezurrak salatzen eta geure alternatiba erakusten jarraitzen dugu:Ikerketa honetan Ondarroako biologo batek Alleri zelan berreskuratu proposatzen du:http://www.euskonews.com/0251zbk/gaia25102eu.html"Euskal Autonomi Erkidegoko Hezeguneen Sektorekako Lurralde Planaren Aurrerapidean (1998) berreskuratu beharreko gune bezala definitzen da. Antzina kultibo-lur bilakatu ziren lur sailak padura legez berreskuratzearekin, hedadura 8 hektareatara igoko litzateke. Horrez gain, bere sasoian eraiki ziren dike eta lezoien erauzketaz, padura osoan zehar ur-d...


--------PRENTSAN: El plan de la Gestora de Ondarroa para edificar 480 pisos siembra recelos y altera la marisma de Aieri (irakurri osorik)



Ondarroako Allerik paduran 500 etxebizitza eraiki nahi dituzte. Leku hori gune babestua da, eta herriak duen itsas gune natural bakarrenetarikoa. Gainera, herrian 500 etxebizitza hutsik daudenez, eta herriko auzoetan beste pilo bat eraikitzen ari direnez, Alleriko etxebizitzak ez dira beharrezkoak. Negoziorik ez gure ingurumenarekin! Alleriko marisma babestu eta berreskura dezagun!

Kategoriak