Alleri: fartsa baten aurrean gaude?
Hilabete gutxi falta dira eskabadorak Alleriko paduran sartzeko, Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak egunkari batzuetan zabaldu duenaren arabera. Lehengo fasean, urbanizazioarekin hasiko omen dira eta, bigarrenean, etxeak eraikitzen.
Alleriko padura LIC-IKG gune izendatua dago, interes komunitarioko
gune. Eta, kasualitatez, hilabete gutxi falta dira LIC-IKG guneen babes
eremuak zehazteko prozesu publikoa hasteko ere. Prozesu horretan,
Alleriko padurari zelako babesa eman behar zaion zehaztuko da, eta
horrela ZEC-ZEB bihurtuko da, Zaintzeko Eremu Berezia.
Udal Kudeaketa Batzordeak ondo daki Alleriko LIC-IKGa zehazten denean, oso gaitza edota ia ezinezkoa izango zaiola padura horretan etxeak eraikitzea edota bestelako obrak egitea, Allerik daukan balio ekologikoa handia delako eta ezarriko zaion babes maila oso altua izan daitekeelako. Eta horrexegatik nahi du hasi obrekin ahalik eta arinen, LIC-IKGa zehazteko prozesu parte hartzailea martxan jarri aurretik, behin obrak hasita prozesu horrek balioa galdu dezakeelakoan edota bere ondorioak baldintzatu ditzakeelakoan.
Ondarroako Udal Kudeaketa batzordeak herritarrok fartsa baten konplize egin nahi gaitu. Alleriko obrak hasi nahi ditu padura horiek izan behar duten babes maila nolakoa den jakin aurretik. Beraien interes ekonomikoak herritarren eta herriaren interes ekologiko eta sozialen aurretik ipinita.
Berriro diogu, hilabete gutxi falta dira obren lehen fasea hasteko, eta denon eskuetan dago proiektu honen atzera bueltarik gabeko ondorioak gelditzea, sarraski ekologiko bat bihur ez dadin.
Alleri zainddu!
- Berdeak-Los Verdes traslada el programa urbanístico de Aieri en Ondarroa al Parlamento Europeo.
- Europako Parlamentura ailegatu da Alleriko padura babesteko eskaera
Iruzkinak
Utzi iruzkina: