ALLERI zainddu!

(ALLERI ZAINDDU! PLATAFORMAREN KOMUNIKATUA ALLERIKO 480 ETXEBIZITZEN PROIEKTUAREN ONARPENAREN INGURUAN)Aurreko astean Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak Allerin 480 etxebizitza egiteko proiektua onartu zuen. Egun hauetan proiektu horri buruzko informazioa biltzen eta aztertzen ahalegindu gara eta ondorio hau atera dugu: proiektu horrek ikuspegi ekologiko eta sozialetik ez dauka ez hankarik ez bururik.   Udalak etxeetara bidali duen proiektuaren inguruko propagandak dio 480 etxebizitza egitearekin batera padura berreskuratuko dela. Baina proiektuaren planoak ikusi dituen edonor o...


Ondarroako Udal Gestorak onartu du Alleriko paduretan 480 etxe egitea. http://www.ondarroa.eu/albisteak/480-etxebizitza-sustatzeko-aieriko-gunearen-plan-bereziaren-onespenaHori dela eta, Alleri Zainddu! plataformak batzarra deitu du datorren barikurako (apirilak 24), arratsaldeko 5etan, Ondarroako Gaztetxean. Bertan erabakiko da hurrengo asteetan zeintzuk pauso eman.Etorri danok!Alleri zainddu!Gure azken gune naturalak ez ikutu!!


Hamen datoz ladrilluk atzeabe!


Urtarrileko ur handiak eta gero, otsailean ere uxolak egon dira, eta Allerin berriro ere ibaiko urek gainezka egin dute.Allerik uxoletatik babesten gaitu!Alleri zainddu!


hamen datoz...


Neguko uxolak

2
No profile photo ALLERI zainddu! | 2009-01-28 15:03

Urtero bezala heldu dira neguko euri jasa handiak, eta ibai askok gainezka egin dute. Eta ibai ondoetan eta paduretan etxeak eraiki direnez, horrek arriskutsuago egiten ditu neguko uxolak.Hala ere iritzi kritiko oso gutxi entzun da: Deberíamos pensar si el enemigo es el tiempo o nuestro modelo de desarrolloMe llamaban diciendo que Salburua, en Gasteiz, se inundaba. Claro, si es una zona de descarga natural del río... otra cosa es hasta qué punto la expansión urbanística hacia esa zona y la impermeabilización del terreno influyen en que se inunde. El uso del cemento es en buena medida l...


ALLERIREN BABESA ZABALTZEKO ESKARIAAllerin notario baten aurrean egindako azterketa batek erakutsi du ur gazia babestutako eremua baino barrurago sartzen dela (etxeak egin nahi dituzten lekuraino). Hori dela eta, Ingurumen Ministerioko Kostaldearen Delegaritzari honako eskari hau bidali diote eskualdeko ekologista taldeek, babes eremua zabal dezala eskatuz:http://docs.google.com/Doc?id=dc7qv5mf_8gw8ktmc5-------------------KLIMA ALDAKETA ETA MARISMAKEgunkarietan agertutako albiste hau oso interesgarria da: Expertos abogan por crear barreras naturales ante la subida del nivel del mar El...


irratsaioa

No profile photo ALLERI zainddu! | 2008-12-28 02:12

Udalak Alleriko etxebizitzen proiektua sekretismoarekin daramala salatzeko, herriko gazte asanbladak irratsaio bat egin zuen 08ko abenduaren 27an. Hona hemen irratsaioa:(elkarrizketak oso garbi entzuten dira, nahiz eta abestien kalitatea ez den oso ona)ENTZUN!Erlantz geologoa: Zer da padura bat? ENTZUN HEMENOier, Herrittarran Udaleko kidea: etxebizitzen arazoa atzo eta gaur ENTZUN HEMENFernando, Eguzkiko kidea: Alleri babesteko arrazoi ekosozialakRafa, Mutriku Natur Taldekoa: Alleriren babesa lege aldetikOndarroako Gazte Asanbladak banatutako eskuorriak:bat eta bi


Ondarroako Gazte Asanbladaren eskutik, irratsaioa Alleriren inguruan eztabaida bultzatzeko...


Ondarroan martxan dauden etxebizitza proiektuak:Antsosolon...Zaldubiden...... eta beste leku batzutan ere bai...Beraz, zertarako beste 500 etxebizitza Allerin? --------- Javier Madrazo eta Felix Aranbarri Allerin etxebizitzak egiteko akordio sinatzen (bideoa hemen). Bideoan badaude zenbait gauza aipagarri, batez ere hasieran. 1 - Madrazok berak onartzen duela padura batek zer nolako bizi kalitate ona suposatzen duen. 2 - Felix Aranbarrik ez dakiela nola deitzen den Eusko Jaurlaritzak babestuta daukan paduretan-eta bizi den animalia, bisoi europearra. Berarentzako bicho bat da bakarrik!



Ondarroako Allerik paduran 500 etxebizitza eraiki nahi dituzte. Leku hori gune babestua da, eta herriak duen itsas gune natural bakarrenetarikoa. Gainera, herrian 500 etxebizitza hutsik daudenez, eta herriko auzoetan beste pilo bat eraikitzen ari direnez, Alleriko etxebizitzak ez dira beharrezkoak. Negoziorik ez gure ingurumenarekin! Alleriko marisma babestu eta berreskura dezagun!

Kategoriak