ALLERI zainddu!

EAJ-PNVk aurrera eroan nahi zuen proiektua ilegala dela erabaki dute epaileek Alleri ezin dela lur urbanoa izan, eta beraz eremu horien sailkapena aldatu behar dela esan du auzitegiak Euskal Autonomi Elkarteko Auzitegi Gorenak Alleriko 500 etxeen proiektua legez kanpokoa dela erabaki du. Horretarako, ontzat hartu ditu Alleri Zaindu plataformak aurkeztu zituen arrazoiak. Hau da, babestutako padura bat ezin dela lur urbanoa izan, eta bertan etxeak egitea legez kanpokoa dela, ingurumenarentzako kalte bat izateaz gain. Proiektu hau kaleratu zen lehenengo momentutik esan genuen legez kanpokoa z...


Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Zaldupe-Alleri pasealekuko obrak behin behinean gelditzeko eskatu du, epaiketa egin arte. Obra hau Allerin egin nahi zituzten etxeetara hornidurak eramateko (ura, elektrizitatea...) aurreikusi zuen udal gestorak, nahiz eta gero pasealeku bezala aurkeztu zuen. Alleri Zainddu! Plataformak proiektu horren kontrako salaketa ipini zuen, Alleriko 500 etxebizitzen proiektuaren luzapen bat zela argi zegoelako. Alleriko etxeen proiektua epaitegiek geldituta bazuten ere, udalak aurrera jarraitu zuen pasealekuko obrekin, eta lur azpiko hornidurak sartze...



ALLERI aldizkaixe 2. zenbakixe


EAEko auzitegi nagusiak atzera bota du Ondarroako Udal Kudeaketa batzordeak ipinitako errekurtsoa, eta 500 etxeen proiektuak etenda jarraituko du epaiketa egin arte. 2010eko uztailean EAEko auzitegi nagusiak erabaki zuen Alleriko 500 etxeen proiektua epaiketa egin arte gelditzea, Alleri zainddu plataformak sartutako salaketari jaramon eginez, epaileek argi ikusi baitzuten irregulartasunak egon zitezkeela. Horren aurrean udalak errekurtsoa aurkeztu zuen, baina epaitegiek ez dute errekurtsoa onartu, eta proiektuak geldituta jarraituko du epaiketa egin arte. Momentuz, udalaren asmo espekulatz...


Ondarroako Ezker Abertzaleak Alleriko proiektuaren inguruko analisi historiko interesgarri bat egin du, azken hamarkadetako testuinguru sozial eta ekonomikoaren aldaketa azalduta. Hemen duzue txostena: http://turrune.files.wordpress.com/2010/09/ondarru.pdf


2010eko irailaren lehen astean, Ondarroako udal gestorak Zaldupe-Alleri pasealekuaren urbanizazioa hastea erabaki zuen. Beharginak tubo handiak sartzen hasi ziren lur azpian, Alleriko parean.Horren aurrean, herritar talde bat eta Alleri Zainddu plataformako kide batzuk Allerira joan ziren, langileei obrak ilegalak zirela esan eta gelditzeko esijituz. Egun horretan obrak bertan behera gelditu ziren eta plataformak konzentrazioa dei tu zuen egun bi beranduagorako. Handik bi egunera, obren kontrako konzentrazioan zeuden herritar batzuk eta plataformako kideek batzarra egin zuten obretako ardur...


Konzentrazinoi

No profile photo ALLERI zainddu! | 2010-09-15 18:23


ALLERI aldizkaria 1. zenbakia irakurri hemen


2010-9-14Gaur, arratsaldean hogei bat lagun urreratu dira Allerin izkutuan hasi dituzten obretara eta hauek gelditzeko eskatu dute (eta oraingoz baita lortu ere). Obra hauek, ustez, paseoa zementatzea eta argi instalazioaz hornitzea dute helburu. Bertara urreratutakook, asfaltatzea negozioa egiteko aitzakia dela eta argi instalazioek padurako ekosisteman eragin kaltegarriak dituztela salatu nahi dugu. Horrez gain, azpimarratu nahi duguna da, proiektu hori bera ere udalaren iruzur bat besterik ez dela Alleriko etxeen eraikuntzan pausu bat aurreratzeko. Izan ere, kalipotaren azpitik 200-250ek...



Ondarroako Allerik paduran 500 etxebizitza eraiki nahi dituzte. Leku hori gune babestua da, eta herriak duen itsas gune natural bakarrenetarikoa. Gainera, herrian 500 etxebizitza hutsik daudenez, eta herriko auzoetan beste pilo bat eraikitzen ari direnez, Alleriko etxebizitzak ez dira beharrezkoak. Negoziorik ez gure ingurumenarekin! Alleriko marisma babestu eta berreskura dezagun!

Kategoriak