Alleriko paseun urbanizazinoi, zetako eta zelan?
2010eko irailaren lehen astean, Ondarroako udal gestorak Zaldupe-Alleri
pasealekuaren urbanizazioa hastea erabaki zuen. Beharginak tubo handiak
sartzen hasi ziren lur azpian, Alleriko parean.
Horren aurrean,
herritar talde bat eta Alleri Zainddu plataformako kide batzuk Allerira
joan ziren, langileei obrak ilegalak zirela esan eta gelditzeko
esijituz. Egun horretan obrak bertan behera gelditu ziren eta
plataformak konzentrazioa dei tu zuen egun bi beranduagorako.
Handik
bi egunera, obren kontrako konzentrazioan zeuden herritar batzuk eta
plataformako kideek batzarra egin zuten obretako arduradunekin eta
udaleko arkitektuarekin. Plataformako kideek argi azaldu zuten obra
horiek ilegalak zirela, eta ez zutela behar besteko baimenik. Horren
aurrean, udaleko ordezkariak honako proposamena egin zuen: paseoa
urbanizatzea, baina lur azpiko azpiegiturak sartu gabe.
Alleri
zainddu palataforma eta zenbait herritar asteburu horretan batzartu
ziren, eta udalaren proposamenari honako erantzun hau ematea erabaki
zuten:
“Zaldupeko Zubitik Zaldupeko eskolaren atzeko zatiraino
paseoa egokitzeko arazorik ez dagoela, baldin eta tramitazio legaletan
beharrezkoak diren egokitzapen, moldaketa eta zuzenketak egiten
badira.
Hortik aurrera (Anesutik Allerira) obrarik egitea ez da komenigarria,
ez dagoelako baldintza egokirik, etxeen proiektua auzitegietan
dagoelako eta horregatik ezin delako jakin proiektua
azkenean zelan geratuko den, eta agian etorkizunean egindakoa moldatu edota desegin egin beharko delako.”
Plataformakoen
eta herritarren helburuak hauek izan dira: ingurumena eta padura
obretatik babestea, obra ilegalak ekiditea eta obrak baimenik gabe
egitearren etorkizunean egon daitezkeen alperriko diru xahutzeak
aurreikusi eta gelditzea (hau da, egindako obraren gainean beste obra
bat egin beharrik ez egotea).
Proposamen honen aurrean, Udalak
bereari eutsi dio, eta paseoa urbanizatzen hasi da, nahiz eta lur
azpiko azpiegitura gehienak ez dituen sartuko, ur hornidura bakarrik.
Ura sartzearen arrazoia,
udalaren esanetan, egungo hoditediariaren alternatiba bat eraikitzea da, matxurak daudenerako. Baina hodi alternatibo horiek
zergatik
ez dituzte sartzen Kamiñazpitik Errenteriarako bidean, merkeagoa eta
ekolojikoki jasangarriagoa bada, bide hori jada urbanizatua baitago?
Susmagarria iruditzen zaigu.
Horretaz aparte, paseoa egiteko
beharrezko baimen guztiak ez dituzte lortu. Kostasek agindutakoari ez
diote kasurik egin, eta Zaldu ibaia bere lehengo egoerara bueltatzeko
ez dute ezer egingo. Gainera, Zaldupetik Allerirako obra egiten badute
legeak hautsiko dituzte, leku horretan ere arau subsidiarioak
zaharkituta daudelako. Gogoratu behar da, arrazoi berdinagatik daudela
geldituta Alleriko 500 etxeak.
Dena dela, pausoz pauso,
herritarron garaipen txikiak pilatzen doaz. Alleriko 500 etxeen
proiektua behin behingoz gelditzea lortu dugu eta pasealekuaren azpitik
etxeentzako hornidurarik ez sartzea ere bai. Udal gestoraren gezurrak
jausten ari dira eta hasierako euren arrokeria apaltzen doa. Proiektua
behin eta berriro aldatuta udalak zera erakutsi du, ez daukala proiektu
zehatzik, eta bere helburua obrak egin egitea dela, obra horiek
zelakoak eta zertarako izan
behar diren kontuan eduki barik. Azken
batean, dirua egiteko makina martxan mantentzea da euren helburua, eta
diru publikotik 800.000 euro gastatuko dituzte paseo bat urbanizatzeko
bakarrik. Ondarroak ez dauka beste premia handiagorik?
Alleri Zainddu plataforma
2010eko urria
http://ondarroa.hitza.info/albisteak/74351/hasi_dira_zaldupe_alleri_pasealekua_egiten_baina_baimenak_falta_dira.htm
Iruzkinak
Utzi iruzkina: