Txistu y Tamboliñ

Elefante despistatua zen: beti tronpatzen zen.


Irrati zahar bat erosi dut. Begira zer zaharren den, ze ez ditu harrapatzen oraingo emisorak. Nire gaztarokoak entzun ditzaket baina: Onda Cortako botoia zapaldu eta Europako herrialde urrunetako ahotsak etortzen zaizkit, La Voz de Varsoviako, Radio Tiranako, Radio Moscuko eta beste hainbat irratitako esatarienak.  Eta ahots haiek entzunda, ilusioa pizten zait, ilusio zahar eta akitu bat: oraindik posible dela iraultza egitea. Gero, irratia amatatu eta XXI. mendera bueltatzen naiz.  


Pilar

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-05-12 19:21

Atzo hiru urte joan zitzaigun ama. Joan esaten dugu hil ez esateko: berba batzuk zaurgarriegiak dira. Eufemismoen gozotasuna bilatzen dugu horrelakoetan. Euskaraz eufemismo ederra dugu hiltzea adierazteko: zendu. Hiltzeaz batera iragan bihurtzen gara. Heriotza, betiko atsedena. Benetan? Atseden hartzeko, nekea behar da. Zer neke dago baina heriotzan? Bizitzan pilatu dugun guztia? Kanposantuan egin genion azken agurra. Hantxe zegoen, hilkutxa barruan atseden hartzen, bizitzan pilatutako neke guztiak atzean utzita: umetan etxetik alde egin beharra, gerratik ihesi; hamabost ur...


Jaungoikoak Genesiaren idazlea deitu zuen. Haserre zegoen, oso haserre. -Liburua inkoherentziaz beteta dago. -Adibidez, jauna? -Nire ahoan berba hauek jarri dituzu: Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko. -Eta? -Nola jarri duzu dezagun? Nola gure irudiko? Jendeak pentsatuko du ez naizela jainko bakarra! -Plural maiestatikoa dotoreagoa delakoan idatzi nuen horrela, jauna. -Tira, jar ezazu singularrean, inork pentsa ez dezan unibertsoa Txerrenen eta bion artean sortu dugula. -Besterik, jauna? -Jakina! Ez nago batere gustura zati honekin: Jainkoak, beraz, bere ant...


Zehaztuko ez dugun herri batean, lehen jaunartze egunean, zera pentsatu zuten umeek: hemen jaungoikoaren ordezkari zuzena apezpikua bada, jaungoikoaren gorputza jan beharrean, zergatik ez dugu jaten apezpikua? Kristoren gorputza du eta! Pentsatu eta egin: pikurik gozoena baino gozoagoa iruditu zitzaien apezpikua. Bernardo Kapanaga


1202 kodea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-05-09 15:40

Espazio-ontziko konputagailuaren alarma jotzen hasi zenean, Armstrongek pentsatu zuen hantxe amaituko zela bidaia. 1202 kodedun akatsa, horixe zen alarmaren eragilea. Lehen arazoa: inork ez zion jakinarazi zer zen 1202 kodea. Beraz, inprobisatu beharra zegoen. Lehergailua desaktibatu behar duen espezialistaren irudia etorri zitzaion., zer kable atera behar duen erabakitzen, gorria ala urdina. Baina han ez zegoen kablerik, eta Ilargiratzeko zorian zeuden. Autodefentsa moduan, pentsatu zuen alarmaren hutsa zela, arrazoi barik hasi zela jotzen. Baina badaezpada, eskuliburua kontsultatu zu...


Oparia

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-05-08 19:16

Bigarren eskuko koltxoia erosi nuen atzo Wallapop bidez. Erdi prezioan lortu nuen, eta jabeak esan zidan koltxoiarekin batera opari bat jasoko nuela. Gaur arrastian heldu da. Txirrina entzun, atea zabaldu eta... laurogei bat urteko gizonezkoa ikusi dut. Harritu egin naiz: maleta batekin dator, eta txabusina eta txinalak dakartza jantzita. -Lasai, eskaileretan gora dakarte koltxoia -esan dit, ni lasaitzearren. Laster agertu dira garraiolariak, izerdi patsetan. Logelaraino gidatu ditut. Gero, eskupekoa eman diet, eta, gutxi iritzita edo, ia agurrik esan gabe alde egin dute. -Tori, hau zur...


Musika kritikariak orkestra zuzendariaren grina goraipatu zuen. Kontzertu hartan, adierazkortasun berezia erakutsi zuen, eta orkestrak emanaldi gogoangarria eskaini zuen. Inor ez zen konturatu zergatiaz: zuzendariak batuta egundo ez bezala mugitu zuen, ezohiko indarrez, bueltaka zebilkion euli gogaikarri hura akabatzeko. Bernardo Kapanaga


Adituak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-03-21 18:56

Maite ditut gure adituak, geopolitikaz dena dakitenak. Besteok kapitalismoaren atzaparretan bizi garen ergel-tropa gara, ilargiari barik atzamarrari begiratzen diogun ezjakinen artaldea. Zeren adituen atzamarrek etsaiari seinalatzen diote, haiek bakarrik dakite zein den pelikulako gaiztoa, munduaz jabetu nahi duen maltzurra, bidegabekeria guztien erruduna, gerra eta triskantza ororen iturri agortezina. Munduan gaizto bakarra balego lez... Eta despistatzen bazara, adituek esaten dizute ez dela estrategikoa beste gaizto bati seinalatzea, zeren hori etsai nagusiaren amarrua d...



txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak